Geroa Baik “Kanpo lana” hitzarmenari buruzko informazioa eskatu dio Hezkuntza Departamentuari
María Solana Aranak nabarmendu duenez “ikasleei alternatiba barneratzaile bat eskaintzen dien” proiektu bat da

María Solana Arana Geroa Baiko foru parlamentariak ‘Kanpo lana” programaren hitzarmenari buruzko informazio eskabide bat erregistratu du Nafarroako parlamentuan. Programaren helburua bizikidetza hobetzea da, ikasgelatik kaleratzea gizarte lanen burutzearekin ordezkatuz.
Hitzarmen hauen tramitatzean Hezkuntza Departamentuaren aldetik atzerapenak ematen ari direla ezagutu ondoren, Geroa Baiko parlamentariak parte hartzen ari duten zentro guztien zerrenda eta programara sartu ziren urteari buruzko informazioa eskatu du, bai eta sinatutako hitzarmen guztien kopia; onartzeko zain dauden programara sartzeko eskabideen xehetasuna eta eskabidea egin duten zentroek Bizikidetza Aholkularitza informatu zuten data; bai eta eskabide hauen tramitazioan atzerapena edo blokeoa egon bada, atzerapen edo blokeo horren justifikazioa.
Solanaren aburuz “hitzarmen hauek aspektu eraikitzaile eta hezkidetzailea dakarte, bai eta ikasleei alternatiba barneratzaile bat eskaini ere”. “Hezkuntza departamentuak Bizikidetza alorrean burutzen dituen ekintzen baitan, positiboa deritzogu Foru Exekutiboak pasa den legegintzaldian hasitako bidetik ekiten jarraitzea, bai eta ikasgeletan bizikidetza ikuspuntu ezberdinetatik jorratzen jarraitzea ere”.