Geroa Baik kataluniako herriaren erabakitzeko eskubidea defendatu du eta 'Gure Esku Dago' antolakundearen manifestaldiarekin bat egin du
Geroa Baik Kataluniako herriaren erabakitzeko eskubidea defendatzen du eta ‘Gure Esku Dago’ antolakundeak larunbat honetan Bilbon egingo duen manifestaldiaren bat egin du. Gure gizartearen etorkizuna hura osatzen dutenen esku dagoenaren printzipioarekin bere konpromisoa gogorarazi du koalizioak, hau da, herritarrek askatasunez erabakitzeko duten eskubidea.
Geroa Bairen aburuz, Katalunian bizi den salbuespen egoerak katalandarren eskubide zibil eta politikoak urratzen ari ditu eta gatazka zein desio politikoak politikaren bidez, elkarrizketa eta negoziaketarekin bakarrik konpondu daiteztekeela frogatzen da.
Geroa Baik defendatu duenez Nafarroaren kasuan subjektu politiko bakarra Nafarroako hiritarrek osatzen dute, eta horregatik bere herritarrak dira euren erregimen politikoa eta negoziaketarako eskubidea askatasunez ezartzeko eskubidea dutenak, Estatu espainiarrarekin buruz buru, “horregatik guk kontu handiz errespetatuko dugu Kataluniako gizarteak askatasunez erabakitzen duena”.
Azkenik, Katalunian jarduten ari duen jazarpen estrategiarekin amaitzea eskatu dio PPren Gobernuari Geroa Baik, demokraziaren oinarrizko printzipioen aurkakoa baita, eta elkarrizketaren eta negoziaketaren aldeko bere apustua berretsi du, gatazka politikoak konpontzeko bide bakarra baita.