Geroa Baik klima aldaketa eta garapen jasangarriaren aurkako borrarekin bere konpromiso tinkoa agertu du
María Solana Geroa Baiko Kongresurako hautagaiak bere formakuntzaren “benetako konpromisoa” agertu du klima aldaketari dagokionez, bai eta garapen jasangarriarekin eta ekonomia zirkularrera garamatzan bidearekin ere.
Iruñeko Geroa Bairen egoitzan egin den prentsaurrekoan, klima aldaketaren aurkako borrokarekin azken legegintzaldian “Nafarroak hartu zuen konpromisoa” nabarmendu du, “legegintzaldi honetan ere konpromisoa tinkoa delarik”. Horrela, nabarmendu duenez Foru Komunitatean garatu den legedia “aitzindaria eta asmo handikoa da, lehenaldi bat eta orainaldi bat markatuz Estatu mailan ere”, eta adibide moduan Hondakinen Foru Legea jarri du, Exekutibo Zentralak Auzitegi Konstituzionalean helegitea jarri diona hain zuzen ere, edota Klima Aldaketaren aurako Ibilbide Orria eta 2030 Energia Plana.
María Solanak nabarmendu duenez klima aldaketaren aurkako borroka eta garapen jasangarria Geroa Bairen lehentasunak dira eta “Madrilen edukiko ditugun kezkak dira ere”. Zentzu honetan, “ekoizpen eta kontsumo ereduak aldatzeko beharra” nabarmendu du, “ingurumen desastre baterantz baikaramatza”.
Klima aldaketa “errealitatea bat da gaur egun”, azpimarratu du Kongresurako hautagaiak, ziurtatuz Nafarroan “behar ukaezin moduan ikusteko baldintzak emateaz gain, aukera moduan ere ikusteko baldintzak daudela, mehatxu moduan bakarrik ikusi ordez”.
“Geroa Bain propio egiten dugu, erakundeetan dugun ekimenetik abiatuz, planetarekin dugun erantzukizuna eta Nafarroatik egin daitekeen ekarpena, txiki izan arren, klima aldaketa hein batean geldi dezake, datozen urteetan ekonomia linealetik ekonomia zirkularrera pasaz eta trantsizio energetikoari bultzada erabakiorra emanez”.
Bere aldetik, Esther Cremaes Senaturako hautagaiak defendatu duenez nekazaritza eta abeltzantza sektoreak “funtsezkoak dira Nafarroarentzako”, horregatik “haien garapen jasangarriaren alde egingo dugu, Nafarroako landetan aktibo hauen erortzea ekidinez eta belaunaldien erreleboa mesedetuz”.
Madrilen jorratuko diren beste gai garrantzitsuen artean Amankomuneko Nekazal Politikaren erreforma eta I+G+b-ri bultzada daudela nabarmendu du. Halaber, Estatu Batuen muga-zergen “galzori eta arriskuei” buruz ohartarazi du, “7,9 milioiko galerak ekarriko baitizkio Nafarroako nekazal-elikadura industriari”, horretaz gain “Brexitaren ondorio nabarmenak” ere gaineratu behar direlarik.
Azkenik, Itziar Gómez Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariak nabarmendu duenez lehen sektorea “estrategikoa da Nafarroarentzako” eta ziurtatu du “funtsezko une batean” gaudela, “2021etik 2027rainoko PAC eredu berri baten negoziaketa egitea dagokigu eta”.
Horrek “Estatu kideen aldetik eta komunitate autonomoen aldetik konpetentzia berrien bereganatzea ekarriko du, posizionamendu, negoziazio politiko eta planifikazio lan zorrotza eskatuz”.