Itzuli

Geroa Baik klima aldaketaren aurkako borrokarekin bere konpromisoa berretsi du

Geroa Baik klima aldaketaren aurkako borrokarekin bere konpromisoa berretsi du bai eta ‘Fridays for future’ mobilizazioari bere babesa eman ere, klima krisia bezalako larrialdi global bati aurre egiteko neurri eraginkor eta berehalakoak eskatzen dituen estatu mailako ikasle mugimendua alegia.

Koalizioaren aburuz mugimendu honek ausardia handia erakusten ari du klima aldaketari aurre egiterako orduan eta, era berean, formakuntza politikoek parte hartzen dugun erakundeei gogorarazteko ezinbestekoa dela erakundeetatik egin daitekeen lana bizitzeko egokia den planeta baten alde lan egiteko.

Zentzu honetan, Geroa Baitik gogorarazi nahi dugu legegintzaldi honetan neurri ausartak egin direla, bai Nafarroako Parlamentuan bai eta Foru Gobernuan ere.

Legegintzaldi honetan Nafarroak Klima Aldaketaren aurkako Estrategia bat sortu du, arazo global honi modu integral eta zeharkakoan aurre egiteko neurri eta planak jasotzen dituen ibilbide horri bat landuz. Hondakinen eta bere Zergen Legea bezalako legeak bultzatu dira, Estatu mailan aitzindaria den legea alegia. Gainera, Nafarroak modu aktiboan hartzen du parte Europako 2030 Agendan, eta modu erabakigarrian egin du ekonomia zirkularraren alde.

Nafarroako Gobernuak Europako proiektu ugaritan hartzen du parte gaur egun, hala nola Life-Nadapta, Nafarroa klima aldaketaren eraginei egokitzeko 53 neurrirekin, eta Navarra Social Housing, etxebizitzen alokairuen eta ia kontsumorik gabeko eraikinak eraikitzearen aldeko apustua eginez.

Horregatik guztiagatik, gaurko egunean, Geroa Baik modu publikoan berretsi nahi du klima aldaketaren aurkako borrokan lanean jarraitzeko bere konpromisoa, bai eta erakundeetan indarrak batzeko neurri eraginkor, integral eta iraungarriak lortzeko etorkizun jasangarri eta bizigarri bat eraikitzeko.

Izena eman gure buletina jasotzeko