Itzuli

Geroa Baik Klima aldaketaren aurkako borrokarekin duen kompromisoa berretsi du Fridays for Future mugimenduarekin egindako bileran

    Geroa Bairen parlamentu taldeak Fridais For Future mugimenduaren ordezkaritza batekin bilera egin du aste honetan, koalizioak klima aldaketaren aurkako borrokarekin duen konpromisoa berretsiz, eta elkarte honekin batera jasangarritasunaren eta 2030 agendaren neurrien alde lan egiteko bere asmo osoa agertuz ere.

    Koldo Martínez eta Pablo Azconak Foru Parlamentuan Fridays for Future mugimenduko ordezkariekin bilera egin ondoren gogorarazi dutenez, aurreko legegintzaldian Uxue Barkos buru izandako Nafarroako Gobernuak neurri garrantzitsuak bultzatu zituen jasangarritasunaren eta ingurumenaren alde, hala nola LIFE Nadapta, klima aldaketaren aurka borrokatzeko estrategia; HCCN-KLINA klima aldaketaren aurka borrokatzeko ibilbide orria; edota ekonomia zirkularraren aldeko apustu argia.

    Geroa Baiko parlamentariek gainera oso modu positiboan baloratu dute Fridays for Future osatzen duten gazteen inplikazioa klima aldaketari aurre egiterako orduan, gaur egun aurre egin beharreko ingurumenari dagokion erronkarik handiena baita hau, eta gazteen sektorean zein gizarteko beste sektore guztietan gai honen gaineko kontzientziazioa eta sentsibilizazioa sustatzearen alde egin dute.

    Halaber, Martínez eta Azconak ziurtatu dutenez Geroa Bairen parlamentu taldeak ekimen bat erregistratu du Foru Ganberan, datorren irailaren 27an klimaren aldeko mundu mailako greban hartuko duen jarrerari buruz Nafarroako Gobernua interpelatuz.

    Azkenik, Geroa Bairen parlamentu taldeak Nafarroarentzako ingurumen estrategia integral eta transbertsala ezartzeko lanean jarraitzeko garrantzia nabarmendu du, Nafarroak klima aldaketaren aurrean hartutako konpromisoei helduz, bai eta Garapen Jasangarrirako Helburuekin eta 2030 Europako agendarekin hartutakoekin ere.

    Izena eman gure buletina jasotzeko