Geroa Baik Koldo Martínez proposatu du Nafarroako senatari autonomikoa izan dadin
Geroa Baik Koldo Martínez Urionabarrenetxearen hautagaitza aurkeztuko du Nafarroako Parlamentuan Nafarroako senatari autonomikoa izan dadin. Koalizioak modu honetan Nafarroa pluralaren ahotsa Goi Ganberara eramateko Martínezen aldeko apustua egiten du.
Koldo Martínez Eskoriatzan jaioa da (1953), Medikuntzan Doktorea, Medikuntza Intentsiboan espezialista. Bioetikan Europako Masterra da, bai eta Giza Sexualitatean Masterra ere. 2015Eko foru hauteskundeen ondoren foru parlamentaria izan da eta legegintzaldi hartan Geroa Bairen bozeramailea izan zen Foru Parlamentuan.
Martínezen hautagaitzarekin Geroa Baik bere konpromiso sendoa agertu du Madrilen Nafarroako interesen defentsan, bereziki autogobernuaren defentsan eraso birzentralizatzaile eta antiforalisten aurrean, bai eta Senatura ahots aurrerakoi, eraikitzaile eta proposatzailea eramateko ere.