Itzuli

Geroa Baik Kontuen Ganberari eskatu dio 2023 urterako fiskalizazio txostenean Erripagaña auzoaren egoera azter dezan, auzoko bizilagun elkarteak eskatu duen moduan

Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzordeak koalizioaren eskakizun hau onartu du gaur

María Solana María Solana

Geroa Baik Kontuen Ganberari eskatu dio 2023 urterako aurreikusten den fiskalizazio txostenean Erripagaña auzoaren egoera ere azter dezan, Erripagañako Bizilagunen Elkarteak egindako eskakizunari bide emanez horrela. Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzordeak koalizioaren eskabide hau onartu du gaur.

María Solana Geroa Baiko parlamentariak ziurtatu duenez, berriki Elkarteko ordezkariekin egindako bilera batean haiekin hartutako konpromisoen baitan zegoen eskakizun hau. Solanak adierazi duenez, Geroa Bai Erripagañako bizilagunekin bat dator, “auzoa eratzen duten tokiko erakundeen aldetik auzoarentzako dituzten estrategiak eta koordinazio eta kudeaketa politikak ezagutzeko beharra baitago; bai eta lurralde kudeaketa ereduaren egokitasuna, eraginkortasuna eta efikaziaren beharra; eratorritako gastu eta diru-sarreren homogeneotasun eta arrazoitasunaren beharra; gaur egungo egoeran auzoaren bideragarritasun finantzarioa bermatzeko beharra; bai eta udal batek edo bat baino gehiagok  epe luzean auzoari zerbitzua ematea bermatu diezaiokeen ezagutzeko beharra, jasangarritasun finantzarioaren, aurrekontu egonkortasunaren eta kalitatezko zerbitzu publikoak ematearen printzipioekin bat beti”.

Auzoaren kudeaketaren arduradun diren erakunde ezberdinen eta Erripagañako bizilagunen artean akordioa lortzeko lanean aritu da koalizioa eta bere aukeren heinean auzoko bizi baldintzak hobetzeko lanean aritu da ere udal mailako ekintzen bitartez (merkataritza sareari bultzada, oinarrizko osasun eremua, udalen arteko hitzarmenak...), Gobernu mailako ekimenekin, Aierdi kontseilariaren departamentutik landu den analisi xehearen bitartez, edo Nafarroako Parlamentutik ere Aurrekontuei aurkeztutako zuzenketen bitartez (parkearen eraikuntza).

Geroa Baik lanean jarraituko du bai Nafarroako Gobernuak, bai eta erantzukizuna duten udalek ere, Erripagañako zerbitzu dotazioen inguruan eta bertako herritarren inguruan hartutako konpromisoak bete ditzaten (Osasun Etxea, 0-3 zentroa, Lehen Hezkuntzako zentroa, kirol instalazioak, eta abar).

Izena eman gure buletina jasotzeko