Itzuli

Geroa Baik 'La Manada'-ren biktimaren aldeko eta ebazpenaren aurkako protestaren manifestaldiarekin bat egin du

Geroa Baik bihar eguerdiko 12:30tan deitutako manifestaldiarekin bat egin du, ‘La Manada’-ren biktimaren alde eta atzo ezagututako ebazpenaren aurkako protesta egiteko; ebazpen hori, koalizioaren aburuz, bidegabea eta haserregarria delako, biktimaren hitza kolokan jartzen duelako eta frogatzen duelako, gaur egun ere, emakumeen hitzak oraindik ere ez duela gizonena bezain besteko zilegitasunik.

Koalizioaren aburuz, horrelakoak bezalako ebazpenek, mugimendu feministek zein Nafarroako erakundeek burutzen duten lana eragozten dute, kanpainen bitartez emakumeak animatzen ari baitira horrelako erasoak salatzera, baina ondoren horrelako ebazpena aurkitzen ditugu.

Azkenik, Geroa Baik modu positiboan baloratu du prozesu osoan zehar gizartearen gehiengoak biktimari bere babes enpatikoa eman izana; azken orduetan masiboa izaten ari den babesa, gizartea sumindu duen ebazpen baten ondoren.

Izena eman gure buletina jasotzeko