Itzuli

Geroa Baik Laguntza programari buruzko informazioa eskatu dio Hezkuntza departamentuari

    María Solana María Solana

    María Solana Arana Geroa Baiko foru parlamentariak informazio eskaera bat erregistratu du Nafarroako Parlamentuan Hezkuntza Departamentuari zuzendurik, Laguntza programari buruzko eta 2019/2020 ikasturtean zehar aurreikusten den garapenari buruzko informazioa eskatuz.

    Geroa Baiko foru parlamentariak programaren deialdiari buruzko informazioa eskatu du zehazki, baldin eta deialdirik badago; bai eta parte hartzen duten zentroen zerrenda eta inkorporazio urtea; programa utzi duten zentroen zerrenda eta uztearen arrazoia; bai eta aurrikusten den formakuntza plana eta parte hartu duten irakasle kopurua.

    Solanak gogorarazi duenez “aurreko legegintzaldian zehar Nafarroako Gobernuak Laguntza programa bultzatu zuen bizikidetzan hezteko helburuarekin bai eta ikasgeletan indarkeriaren prebentziorako ere”, eta azpimarratu du “prebentzioa eta esku hartzea bilatzen dituen programa” dela, “diziplina hutseko planteamenduetatik urrun eta modu planifikatu eta adostuan”.

    Geroa Baiko parlamentariak ziurtatu duenez “Programa Akordioak Laguntza programari eman beharreko bultzada tinkoa jasotzen du, bai eta Eskola Bizikidetza Foru Plan bat sortzea ere eskola zentro guztiek eskola bizitza garatzeko oinarrizko ildo batzuk eduki ditzaten bermatzeko, arreta berezia jarriz prebentzioan eta bullying edo jazarpen kasuen zein homofobia, xenofobia eta genero ezberdintasunek eragindako kasuen prebentzioan eta antzematean”.

    “Geroa Baitik konpromiso honen betetzea zainduko dugu, eskola jazarpenaren aurrean esku hartzearen beharra dagoela zinez uste baitugu. Garrantzitsua da inork beste aldera ez begiratzea, eskola jazarpenak hezkuntza komunitate osoarengan eragin negatiboak baititu, bai eta gizartearengan ere orokorrean”, amaitu du Solana parlamentariak.


     

    Izena eman gure buletina jasotzeko