Geroa Baik larrialdien kudeaketa eredu berria gaitzetsi du eta Parlamentura deitu ditu Chivite eta Jurío
Akordioak eskumenen lagatzea de facto ekarriko duela deritzo eta koalizioari horren berri eman gabe eta honek behin eta berriro defendatu duen bere irizpidearen aurka erabakia hartu izana gaitzetsi du ere
Polizia larrialdien kudeaketa sistema berria ezartzeko Nafarroako Gobernuaren eta Barne Ministerioaren artean Segurtasun Batzordean lortutako akordioari bere gaitzespena agertu dio Geroa Baik, horren bitartez gertakariak dauden tokitik hurbilen eta libre dagoen polizia kidegoak eskainiko duelarik bere arreta.
Koalizioaren aburuz, aldaketa hau “eskumen lagatzea da de facto, Foruzaingoa erreferentziazko polizia kidegoa izateari utziko baitio Nafarroaren eskumen propioa den jardun batean, polizia kidego ezberdinak libre egon araberako irizpide automatiko baten menpe jarriz poliziaren erantzuna”.
Horregatik, Geroa Baik María Chivite lehendakariaren eta Inma Jurío Barne kontseilariaren agerraldia eskatu du Nafarroako Parlamentuan, “akordioaren edukia eta hori babesten duten txostenak” azal ditzaten, bai eta “koalizioari aurretiaz horren berri eman gabe eta horrelako irismena duen aldaketa bat eztabaidatu gabe hain garrantzitsua den erabaki bat bultzatu duten arrazoiak” azal ditzaten ere.
Ildo honetan berean, Geroa Baik gaitzetsi egin du “polizia ereduarengan eta eskumen propio baten jardunarengan eragin zuzena duen erabaki bat, Geroa Bairi horren berririk eman gabe hartu izana, horrenbesteko garrantzia duen erabakia izanik”.
Koalizioak gogorarazi duenez, “autogobernuaren sendotzea ez da eskumen berriak hartzea bakarrik, baizik eta modu eraginkorrean jardutea ere”, horregatik adieraz du “iragarritako akordioak segurtasun alorrean eskumenak jarduteko moduan aldaketa handia ekarriko duela eta, hortaz, ekidin nahi izan den eztabaida bat merezi duela”.
Horregatik guztiagatik, Geroa Baik espero du Chivite lehendakariak eta Jurío kontseilariak orain arte eman ez dituzten azalpenak Parlamentuan eskaintzea eta mota honetako ezaugarriak dituen akordio baten benetako irismena argitu dezatela.