Itzuli

Geroa Baik larunbatean Altsasuko Gurasoak Kolektiboak deitu duen Elkarretaratzearekin bat egin du

    Geroa Baik larunbat honetan Iruñean “Altsasuko Gurasoak” kolektiboak deitu duen elkarretaratzearekin bat egiten du eta kolektibo honek egiten duen justizia eta proportzionaltasun aldarrikapenari bere babesa agertu dio.

    Koalizioak salatu duenez Auzitegi Gorenak bere azken epaiarekin Altsasu kasuaren prozesu judizialean uneoro egon den proportzionaltasun eza mantentzen du.

    “Kondenetan beherapena egin den arren proportzionaltasun printzipio gabezia argia egoten jarraitzen duela salatzea beharrezkoa da, jurisdikzio arruntean zigor askoz ere txikiagoekin konpontzen diren gertakariengatik urte ugaritako espetxe zigorrak konfirmatzen baitira oraindik”, ziurtatu du koalizioak.

    Horregatik guztiagatik, Geroa Baik bere babesa agertu nahi die “espetxeratutako gazteei eta haien senitartekoei, bai eta Altsasuko herriari ere, urteak baitaramatzate justizia eta proportzionaltasuna eskatuz”, eta larunbat honetan Iruñean egingo den elkarretaratzera joatera animatu ditu herritarrak.


     

    Izena eman gure buletina jasotzeko