Itzuli

Geroa Baik luzamendua eskatu du Nafarroan biometano planta berrien ezarpenerako

Contigo Zurekin eta EH Bildu taldeek ere sinatu duten ekimenak bi urteko luzamendua planteatzen dute, bai eta ez dezala ganadu gorotzen autogestio plantengan eraginik izan, hauen urteko tratamendu ahalmena 10.000 tona azpitik daudenean

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    Ingurumenean eragina duten jarduerak arautzen dituen 17/2020 Foru Legea aldatzeko Foru Lege Proposamen bat sustatu du Geroa Baik, horren bitartez bi urteko luzamendua planteatuz Nafarroan biometanizazio anaerobioko planta berria ezartzeko, 2023ko urtarrilaren 1az geroztik aurkeztu diren proiektuak barne, beti ere horiengan bide administratiboan ebazpen irmorik egon ez bada. Neurri honek ez luke eraginik izango ganadu gorotzen autogestio plantengan, haien urteko tratamendu ahalmena 10.000 tona azpitik badago. Ekimena, gainera, Contigo Zurekin eta EH Bildu taldeen sinadurarekin erregistratu da.

    Pablo Azcona Geroa Baiko parlamentariak azpimarratu duenez, simaur eta digestatuen kudeaketa arautzen duen Foru Dekretu berri bat onartu arte egongo da indarrean luzamendu hau, jakinik Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentua jada dekretu hori lantzen ari duela. Nafarroan mota honetako ekimenak ugaritu ondoren iristen da neurri hau, gaur egun 17 proiektu baitaude martxan eskualde ezberdinetan, tamaina anitzetakoak eta garapen maila ezberdinarekin.

    Parlamentaria konbentziturik agertu da araudi honek “mota honetako instalazioak lurraldean modu orekatuan ezartzea bermatzeko” balioko duela, aldi berean azpimarratuz Nafarroan ezarriko diren plantak “lurraldearen beharrizanei eta benetako jasotze ahalmenaren araberako tamainan egokitzea” mesedetuko duela, izan ere, “mota honetako proiektuek jasangarritasunaren alderdi hirukoitza bermatu behar dute: jasangarritasun soziala, ekonomikoa eta ingurumenari dagokiona”.

    Horrela, Azconak gogorarazi duenez, “proiektu guztiak ez dira berdinak, batzuk tamaina handikoak dira eta makroetxaldeetara eta espekulaziora loturik egon daitezke, baina badira beste planta txikiak ere, hurbiltasunezkoak eta autokontsumora bideratuak”. Horregatik, nabarmendu nahi izan du “luzamenduan salbuespen bat planteatzen dugula, Geroa Baitik defendatzen dugun eredu horren bidean aurrera egin ahal izateko”.

    Zentzu honetan azpimarratu duenez, “mota honetako energia berriztagarria ezin da irisbidea izan guk gaitzetsi egiten dugun eredu intentsibo bat lortzeko; nafar gizarteak berak ere gaitzetsi egiten duen eredua gainera”. Amaitzeko gaineratu duenez, “benetako beharrizanetara eta autokontsumora loturik dauden proiekturik ez dugu oztopatzen”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko