Geroa Baik merkataritza espazio bat eta osasungintza dotazio bat ditu erronka moduan Zizurren
Zizurko Geroa Baik Ardoirako merkataritza espazio bat eta Nafarroako Gobernuarekin osasungintza dotazio berri baten ezarpena negoziatzea ditu helburu moduan datorren ikasturte politikoari begira. Horrela ziurtatu dute gaur prentsaurrekoan Jon Gondán Zizurreko alkateak eta Piluka García eta Ales Mimentza zinegotziek.
Zinegotziek gainera aurki burutuko dituzten hainbat ekimen azaldu dituzte, hala nola Zuhaiztien Plan Zuzendaria, 21 Tokiko Agendaren eguneratzea edo Ramón Esparza enparantzaren birurbanizatzea espazio irisgarriagoa izan dadin.
Azpiegiturei dagokienez, 0-3 haur eskolaren zaharberritze eta handitze lanak irailerako aurreikusita daudela azaldu dute eta Ardoiko kirol instalazioen handitzea udazkenean egingo dela. “Ipar Ardoiko sozio-kirol espazioaren lanak urtea amaitu baino lehen amaiturik egotea espero dugu ere”, azpimarratu dute.
Udal taldeko kideek, orain arte gobernu taldean orokorrean, bai eta Geroa Bairen udal talde moduan ere, egindako lanaren balantze positiboa egin dute. Halaber, eguneroko udal politikak izan dituen funtsezko ardatzak herri partaidetza eta gardentasuna izan direla baloratu dute.
“Lehen egunetik Gardentasun alorrean ekimenak garatu ditugu, hala nola alkatearen agendaren argitaratzea, Udaleko kargu publikoen soldatena ere, ebazpenena edo udal informazioarena… Udal gardentasun atari bat sortu dugu ere web orrialdean, orain arte ez baitzegoen”, azaldu dute.
Herri Partaidetza alorrari dagokionez nabarmendu dutenez, “Partaidetza Plan aitzindari bat landu da Nafarroako Gobernuaren lankidetzarekin, herritarrek Udalarekin dituzten harremanetan aldaketak ekartzeaz gain, barne berrikusketa eginez, partaidetza zeharkako faktore moduan ezarriz udal politika guztietan”.
“Aurten hainbat ekintza parte hartzaile egin dira, hala nola udalbatza txikia, partaidetza ordenantzaren onarpena akordio politiko eta sozial zabal batekin, herri galdeketen burutzea edota kontuen ematea”, baloratu dute.
Geroa Baiko zinegotziek ginera Toki Garapenerako Plana baloratu dute, sinergia handiak ezartzen baititu Unibertsitateekin, Nafarroako Gobernuarekin edota beste Udalekin eta, zentzu honetan, ‘coworking’ espazioa nabarmendu dute, bere inaugurazioa iraila amaierarako izango dela iragarriz, Nafarroako Gobernuaren finantzaketa jaso ondoren espazioaren ekipamendua erosteko bai eta bere eraikuntzarako ere.
Lan dinamikari dagokionez, burututako ekintzak eta neurriak hartzerako orduan aurretiko planifikazioa, analisia eta hausnarketa azpimarratu nahi izan dute ere Geroa Baiko zinegotziek. “Mugikortasunaren, kontziliazioaren edo gazteriaren diagnostikoek eman dituzte mugikortasun, kontziliazio edo gazteri plan ezberdinak”, nabarmendu dute. “Datorren ikasturterako gehiago landu nahi ditugu oraindik Kontziliazio Planaren neurriak. Jada martxan jarri da eta, Atseden Zerbitzuaren hobekuntzaz gain, familia laguntzeko politikak etorkizunerako lan ildo garrantzitsua izatea dugu”, gaineratu du.