Itzuli

Geroa Baik milioi 1 euro baino gehiagoko inbertsioak sustatu ditu Iruñerrian

    Geroa Baik Iruñerriko udalerri ezberdinetan proiektuak eta hobekuntzak egiteko inbertsioak sustatu ditu 2023 urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan, modu honetan lurraldea egituratzeko eta Nafarroako herritarren beharrizanei erantzuna emateko koalizioaren apustua finkatuz, herritar hauen bizilekua edozein izanik ere.

    Zizur Nagusian, koalizioak 70.000 euroko laguntza bat bultzatu du udalerri barruan, udalerriko alde zaharrean bai eta Ardoin ere, eskola-garraioa antolatzeak eta honen kostuak familiengan duen gastuen zati bat diruz laguntzeko. Halaber, 40.000 euroko inbertsio bati esker udal eraikinetan plaka fotovoltaikoak jarriko dira, eraikin horiek bere osotasunean efizienteak izan daitezen kontsumo energetikoari dagokienez. Bestalde, bizikletentzako 2 aparkaleku estali egiteko 80.000 euro bideratuko dira, horietara sartzeko mugikorrentzako aplikazio bat ezarriz, Iruñerriko beste puntu batzuetan dagoen modu berean. 80.000 euroko partida bat bideratuko da ere Ardoin urbanizazioan komun autogarbigarri bat jartzeko, eta 50.000 euroko laguntza bati esker Ardoin kultura etxe berria egitea proiektuaren idazketa burutzea ahalbidetuko da. Halaber, eskola zentroen ondoko haurrentzako parkea estaliko da 80.000 euroko beste zuzenketa bati esker.

    Uharten, 50.000 euroko partida baten bitartez Uharteko Gazteluaren berreskurapena ahalbidetuko da, Oihana mendi tontorrean, horrela herritar guztiek erabili eta gozatu ahal izateko. Bestalde, 20.000 eurorekin Pérez Goyena kaleko 15 zenbakian dagoen udal eraikina zaharberrituko da, 2019ko udatik itxita baitago suteei dagozkion oinarrizko segurtasun baldintzak ez dituelako betetzen. Bestalde, 5.000 euroko inbertsio bati esker villavesaren geltoki baten eta udalerriko parke publiko baten artean arrapala bat jarriko da.

    Atarrabian, 40.000 euroko zuzenketa baten bitartez Geroa Baik Indurain Anaiak Polikiroldegiko leihate eta sabai-leihoen ixte sistemaren instalazioa egingo da. Gainera, 20.000 euroko beste zuzenketa bati esker, bulego moduan erabiltzeko gune bat egokituko da polikiroldegian. 40.000 euroko laguntza bati esker, Atarrabiak Agustín García eta Joaquín Puy kaleen artean dauden ‘Plaza Gorriak’ deiturikoak lorategiz hornituko ditu.

    Era berean, 60.000 euroko zuzenketa bati esker, Sarrigurenen (Eguesibar) Hiri Baso bat sortuko da, PA-30 errepideko sarbide baten eta Garajona kalearen artean, eta 10.000 euroko inbertsio batekin Sarrigurengo Joakin Lizarraga Ikastetxe Publikoan Haur Hezkuntzako patioa egokituko da.

    Antsoainen, 60.000 euroko zuzenketa batekin estalitako igerilekuen estaldura aldatzea ahalbidetuko da, eta 60.000 euroko beste partida bati esker Barañaingo Entrevientos Jubilatu Klubeko irisgarritasuna eta ekipamendua hobetuko da.

    Burlatan, Geroa Baik 60.000 euroko laguntza bat bultzatu du Hilarión Eslava kalea berrurbanizatzeko (Ermitaberri ikastetxea kokatzen den kalea), eta 30.000 euroko dirulaguntza bat bultzatu du ere Arangureneko udalarekin hitzarmena egiteko, Gongorako Jauregiaren jasangarritasuna eta lurralde garapena lortzeko helburuarekin.

    Ezkabarten oinezkoentzako espaloi bat egingo da Azoz herriaren eta Ezkabarteko udal polikiroldegiaren artean 20.000 euroko zuzenketa bati esker.

    Iruñean, EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerra taldeekin batera aurkeztutako 62.000 euroko zuzenketa bati esker, Nafarroako hiriburuko Udalarekin hitzarmena gauzatuko da San Frantzisko Eskolaren zaharberritze integrala egiteko proiektuaren idazketarako. Halaber, talde berdinekin batera 138.000 euroko zuzenketa bat sustatu da ere San Frantzisko Eskolan inbertsio ezberdinak burutzeko (ekitaldi aretoa eta estalduraren isolamendua).

    EH Bildurekin batera aurkeztutako 50.000 euroko zuzenketa baten bitartez Garañoko Gazteluan ikerketa arkeologikoak burutzea eta gazteluaren bermatzea ahalbidetuko da.

    Zuzenketa hauekin, Geroa Baik aurreko urteetan hasitako bideari jarraipena ematen zaio, kontuei egindako proposamenekin lurraldetik eta udal esparrutik hurbileko lanaren garrantzia azpimarratuz, eta aurrekontuetan parte hartzeko beste modu bat badela frogatuz, hamarkadetan zehar Nafarroako Kontu Orokorretatik kanpo egon diren udal askorentzako inbertsioak mesedetzen baitira.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko