Geroa Baik militarrek Uxue Barkosi egindako irainak gaitzesten ditu eta Lehendakariari elkartasuna adierazi dio
Geroa Baik bere gaitzespen eta arbuio osoa agertu du Nafarroako Gobernuko Lehendakari den Uxue Barkosek hainbat militarren aldetik jasotako irainen aurrean, eskuin muturreko taldeek eta funtzionario publikoek eragindako indarkeriaren biktimen oroimen eta aitorpenerako bihar egingo den ekitaldia dela eta.
Koalizioak bere elkartasuna agertu dio Barkos Lehendakariari eta tamalgarria deritzo, bidegabea izan den indarkeria baten biktima izan diren pertsonekiko justizia, oroimena eta ordainak horrelako ukatzea sortzea bai eta Barkos Lehendakariari horrelako erasoak.
Geroa Baik bere kezka agertu du “Armadan pentsamolde hori duten pertsonak” egotearekin, “eta gure Komunitateko ordezkari gorena modu horretan iraintzearekin”. Era berean, bere kezka agertu du Armada ideologia frankista duten pertsonak daudelako.
Geroa Baik iragarri duenez adierazpen instituzional bat aurkeztuko du Nafarroako Parlamentuan, datorren astelehenean eztabaidatu dadin, militarren gaitzespena eskatuz Lehendakariari egindako irainak direla eta, eta Ganberak Barkosi elkartasuna adieraztea bilatuko du.