Itzuli

Geroa Baik Minbiziaren aurkako Munduko Egunean deitutako ekitaldietan parte hartzera animatu ditu hiritarrak

Minbiziaren aurako Munduko Eguna dela eta, Geroa Baik prebentziorako sentsibilizaziora animatzen du eta bere babes osoa helarazi die gaixotasunak jota dauden pertsona guztiei, bai eta bere senitarteko eta lagunei ere. “Ezin ahaztu dezakegu urtero nafar asko jotzen dituen gaixotasun bat dela, badakigu urteko 4.500 kasu berri detektatzen direla  Foru Komunitatean, horregatik da hain garrantzitsua prebentzioan arreta jartzea”, gogorarazi du koalizioak.

Eritasuna pairatzen duten pertsona kopuruaren aurrean, une hauetan 215.000 direlarik estatu mailan eta 14 milioi mundu mailan, Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartearen (AECC) deialdiarekin bat egiten dugu “gure egunerokoan prebentzio neurriak ezartzeko, bizi estilo osasuntsu batean oinarrituriko neurriak eta gaixotasun honen eragina %40 murriztu dezaketenak”.

Elkarte ezberdinek ekitaldi sorta bat proiektatu dituzte Nafarroan hiritarrak sentsibilizatzeko eta kontzientzia hartzeko helburuarekin, bizi itxaropenaren handitzearekin eta bizi ohitura osasuntsuen galerarekin harremana dutenak. Horregatik, Geroa Baitik hiritarrak animatu nahi ditugu AECC-k bai eta erakunde eta elkarte ezberdinek efemeride horrekin programaturiko ekitaldietan parte har dezaten.

Bestalde, “gaixotasun honen prebentziorako eta detekzio goiztiarrerako Nafarroako Gobernuko Osasun Sailak egiten dituen kanpainetan parte hartzearen garrantzia” gogorarazten dugu. Minbizia kasu guztien heren bat gutxienez saihestu daiteke Nafarroan: prebentzioa da epe luzera gaixotasuna kontrolatzeko dagoen estrategiarik eraginkorrena”.

Minbiziaren aurkako Munduko Egunak egin nahi dugunaren gainean hausnartzeko eta pentsatzeko aukera eskaintzen digu, bai eta konpromisoa hartzeko eta jarduteko. Osasunaren Munduko Erakundearen Minbizia gaixotasunaren azken Txostenak dioenez zenbateko hau urteko 22 milioitara igoko da hurrengo bi hamarkadetan, horregatik “inoiz baino gehiago kontzientzia hartu eta prebentziora jo behar dugu, Nafarroan baita ere”. 

Izena eman gure buletina jasotzeko