Itzuli

Geroa Baik modu positiboan baloratu du 2027 urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorren Proiektua onartu izana, koaliziarentzako garrantzitsuak diren lehentasun politikoak jaso baitira

Akordio honi esker Nafarroak hamabigarren urtez jarraian aurrekontuak edukiko dituela nabarmendu du koalizioak, eta iragarri duenez, parlamentuko tramitazioan zehar hobekuntzak sartzeko lanari ekingo dio, bereziki lurralde oreka eta kohesioaren ikuspuntut

    Geroa Baik modu positiboan baloratu du 2027 urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorren Proiektua onartu izana, aurrekontu-kideen artean lortu den aurrekontu-akordioaren fruitu izanik. Koalizioak nabarmendu duenez, akordio honi esker Nafarroak datorren urtean aurrekontuak izango ditu, duela 12 urte hasitako dinamikari jarraitasuna emanez horrela, egonkortasun politikoa eta ekonomikoa ematea funtsezkoa baita Foru Komunitatearen lehentasunetan aurrera egiten jarraitzeko.

    Geroa Bairen aburuz, aurrekontuak onartzea ardura politikoaren froga da, bai eta ezberdinen arteko elkarrizketa eta akordioaren adierazgarri. Egonkortasun honek politika publikoak planifikatzea ahalbidetzen du, bai eta zerbitzu publikoak sendotu eta Nafarroak dituen erronka ekonomiko eta sozialei erantzuna ematea.

    Koalizioak azpimarratu duenez, onartu berri den proiektuak Geroa Bairen lehentasun politikoetako asko jasotzen ditu, aurrekontuen negoziazio prozesuan koalizioak mahaigaineratu ondoren. Horien artean, osasungintzan, industrian eta deskarbonizazioaren alorreko konpromisoak, bai eta euskara, landa garapena, lehen sektorea eta lurraldearen egituraketaren esparruetan ere.

    Zentzu honetan, Nafarroaren etorkizunarentzako estrategikoak diren aurrerapausoak nabarmendu ditu Geroa Baik, hala nola Industria eta Deskarbonizazioaren Planari bultzada, osasungintzako inbertsioak sendotzea, Sail Ureztagarrien  Foru Planaren finantzaketa, Foru Administraritzan plaza elebidunen ezarpenari jarraitasuna eta 2027ko lehen hiruhilekoan Lizarraldeko garraio publikoaren linea lizitatzeko konpromisoa.

    Koalizioaren iritziz ekintza hauek Nafarroaren garapen ekonomiko eta soziala bultzatzen jarraitzeko beharrari erantzuten diote, eta ikuspegi integral batetik eginez gainera.

    Halaber, Aurrekontuak neurri fiskalekin batera tramitatzearen garrantzia azpimarratu du Geroa Baik. Alor honetan, nafar gizartearen beharrei erantzutera zuzenduriko proposamenak defendatu ditu koalizioak, horien artean, lehen etxebizitza erosten duten gazteei zuzenduriko kenkari bat PFEZan nabarmenduz.

    Hala ere, Aurrekontu proiektuaren onarpena ez dela lanaren amaiera gogorarazi du Geroa Baik. Orain parlamentuko tramitazioa hasiko da, Nafarroa osoaren beharrei erantzun behar dieten kontuak hobetzen jarraitzeko aukera berria alegia.

    Zentzu honetan, zuzenketa partzialen bitartez hobekuntzak sartzeko lan egingo duela iragarri du koalizioak, arreta berezia jarriz lurraldeari, landa garapenari eta Nafarroako eskualde ezberdinen arteko kohesioari. Geroa Baik funtsezkoa deritzo inbertsio eta politika publikoak Foru Komunitate osora iristea, aukerak, zerbitzuak eta bizi kalitatea bermatuz, herritarren bizitokia edozein izanik ere.

    Izena eman gure buletina jasotzeko