Itzuli

Geroa Baik modu positiboan baloratu du Nafarroako Aurrekontuen Aurreproiektua onartu izana, koalizioarentzako gako diren konpromisoak jasotzen baititu

Euskararen alorrean, industriaren deskarbonizazioan, osasungintzako inbertsioetan eta lursail ureztagarrien planean egindako aurrerapenak nabarmendu ditu koalizioak, eta kontuekin batera onartuko diren inbertsio plana eta zerga neurriak oraindik itxi gabe

    Geroa Baik modu positiboan baloratu du 2027 urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorren aurreproiektua onartu izana, Gobernukideen arteko negoziazioan zehar koalizioak planteaturiko konpromiso politikoak jasotzen direlarik bertan. Geroa Bairen aburuz, Nafarroarentzako berri ona da hau, anbizio handiko kontuak edukiko baititu datorren urteko erronka ekonomiko eta sozialei aurre egiteko, bere zerbitzu publikoak sendotzeko eta bere ekoizpen sarearen eraldaketan aurrera egiteko, 2015etik urtero onartu diren aurrekontuek eskaintzen duten egonkortasunarekin eginez gainera.

    Koalizioaren iritziz datorren urterako Nafarroaren kontuek Nafarroaren lehentasunak zehaztu beharko ditu, bai eta testuinguru ekonomiko eta sozialaren aldaketei aurrea hartu eta herritarren beharrizanei erantzunak eskaini ere. Zentzu honetan, Geroa Baik nabarmendu du negoziazioari esker Nafarroaren etorkizunerako estrategikoak diren alorretan konpromiso zehatzak sartu ahal izan direla.

    Lortutako akordioen artean, Foru Administraritzan plaza elebidunen ezarpenean eman den jarraitasuna nabarmendu du Geroa Baik, herritarren arretarako lanpostuak lehenetsiz.

    Halaber, Industria eta Deskarbonizazio Plan bati heltzeko konpromisoa azpimarratu du formakuntzak, plan honek 2027ko aurrekontuetan bere tokia izango duelarik eta hurrengo urteetarako finantzaketa, planaren beraren lanketan zehaztuko delarik. Geroa Bairen aburuz, akordio honek garrantzia berezia du eraldaketa ekonomiko eta trantsizio ekonomikoaren testuinguru honetan, bai eta nazioarteko ziurgabetasun egoera honetan, Nafarroak bere ahalmen industriala sendotu beharko duelarik, berrikuntza bultzatuz eta bere enpresen lehiakortasuna bermatuz, aldi berean kalitatezko enplegua sortuz.

    Landa garapenaren alorrean, 2027ko Aurrekontuen bitartez Lursail Ureztagarrien Foru Plana bultzatzeak eta modu egokian finantzatzeak duen garrantzia azpimarratu du Geroa Baik. Lursail ureztagarrien modernizazioa lehen sektorearen etorkizunerako inbertsio estrategikoa dela deritzo koalizioak, bai eta nekazaritza ustiapenen jasangarritasunerako eta lurraldearen garapen orekatu batentzako.

    Era berean, Lizarraldeko garraio publikoaren linea 2027ko lehen hiruhilekoan lizitatzeko konpromisoa nabarmendu du koalizioak, landa eremuetan mugikortasuna eta konexioak hobetzeko garrantzia handia duen ekimena baita. Honekin batera, Foru Komunitatean lanean ari diren atzerritarren hasierako lan baimenei dagozkien funtzio eta zerbitzuen ardura Nafarroari eskualdatzeko akordioa azpimarratu du koalizioak, Nafarroaren eskumenen garapenean aurrerapausoa baita hori.

    Konpromiso hauekin batera, zerbitzu publikoek dituzten beharrei erantzutea ahalbidetuko duten inbertsioetan aurrera egiteko beharra azpimarratu du Geroa Baik, bereziki osasungintzaren alorrean. Koalizioak funtsezkoa deritzo 2027ko kontuak osasun sistemak aurrean dituen desafioen mailan egotea, herritarren arreta eta eskuragarri dauden baliabideak hobetzen jarraitu ahal izateko.

    Hala ere, Geroa Baik ohartarazi du lana ez dela amaitu. Inbertsio planaren zehaztapena amaitu beharra dago oraindik. Era berean, Aurrekontu proiektuarekin batera etorriko diren zerga neurrien negoziazioaren garrantzia azpimarratu du formakuntzak. Geroa Baik alor honetan bere proposamenak helarazi ditu jada, nafar gizartearen beharrekin bat datorren fiskalitate baterantz aurrera egiteko helburuarekin. Koalizioak planteaturiko proposamenen artean, lehen etxebizitza erosten duten 35 urtetik beherakoentzako PFEZean kenkari bat nabarmentzen du koalizioak.

    Geroa Bairen iritziz, lortutako akordioa aurrerapauso positiboa da eta borondate eraikitzailez lanean jarraitzeko oinarri egokia ere. Nafarroak aldaketei aurrea hartu ahal izateko aurrekontuak defendatzen ditu Geroa Baik, bai eta bere industria sendotzeko, bere zerbitzu publikoak babesteko eta hobetzeko, euskara bultzatzeko, bere lurraldea eta bere lehen sektorea zaintzeko eta herritar guztientzako aukerak bermatzeko.

    Azkenik, Geroa Baik gogorarazi du aurrekontuen parlamentuko tramitea hastean, zuzenketa partzialen bitartez horiek hobetzeko lanean jarraituko duela koalizioak, aurrerapen soziala, lurraldearen egituraketa eta zerbitzu publikoen sendotzea helburu izanik beti.

    Izena eman gure buletina jasotzeko