Itzuli

Geroa Baik modu positiboan baloratu du Nafarroako langile autonomoei laguntza zuzenak emateko neurri sorta berria

Uxue Barkosek ziurtatu duenez, neurri hauek “kolektibo honen baitan dauden profesional gehienei zuzenduri daude, bereziki COVID-19ak sortutako krisialdiak gehien eragin dienei”

Uxue Barkos Uxue Barkos

Geroa Baik oso modu positiboan baloratu du Nafarroako 47.000 langile autonomoei laguntza zuzenak emateko gaur Foru Gobernuak onartu duen neurri sorta, larriki zigortutako kolektibo honengan osasun krisialdiaren eragina arintzea baita helburua.

Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramaileak ziurtatu duenez, neurri espezifiko sorta hau “Nafarroako profesional autonomoen gehiengoari zuzendurik dago, bereziki COVID-19ak sortutako krisialdiak gehien eragin dienei”, eta “Geroa Baik profesional autonomoekin duen konpromisoa” berretsi du ere, “Foru Komunitateko enpresa sarean hain funtsezkoa den talde heterogeneoa izateaz gain, milaka lanpostu sortzen dituelako”.

Neurri sorta berri hau, Manu Ayerdi buru duen Garapen Ekonomiko eta Enpresarialerako Departamentuak onartu du Ekonomia eta Ogasun Departamentuarekin batera, eta Nafarroako Parlamentuan ordezkaritza duten talde guztien onespena eduki du.

Neurri sorta hori lantzeko prozesuak edukitako “kontsentsua” nabarmendu du Barkosek, eta azpimarratu duenez, pasa den ostiralean Parlamentuko Osoko Bilkuran esandakoaren harira, akordio hau “bai Gobernuaren baitan bai eta ganberako taldeen artean ere, osasun krisialdiak bereziki zigortu duen kolektibo honi laguntza emateko neurri eraginkorrak aurrera ateratzeko denon borondate tinkoaren isla da”.

Azkenik, gaur goizean Garapen Ekonomiko eta Enpresarialerako kontseilariak egin bezala, onartutako neurrien “transbertsaltasuna” gogorarazi du Barkosek, Nafarroako alor profesional guztietako pertsona autonomo guztiengan baitu eragina, hala nola nekazaritzan, merkataritzan, eraikuntzan, ostalaritzan, kulturan edo kirolean”.

Izena eman gure buletina jasotzeko