Geroa Baik modu positiboan baloratu du NAG-ren ebazpena LEP-en izaera teknikoa frogatzen baitu
Geroa Baik baloratu duenez, gaur ezagutu den eta AFAPNA sindikatuaren helegitea bertan behera uzten duen Nafarroako Auzitegi Gorenaren ebazpenak frogatzen du foru Exekutiboak deitutako LEP irizpide teknikoetan oinarritzen dela, sektore batzuetatik bere politizazioa bilatzen den arren.
Koldo Martínez Geroa Baiko parlamentuko eledunak azpimarratu du “NAGren ebazpenak argi uzten duela helegitea jarri zitzaion plantilla organikoa aldatzeko Dekretuak ez duela konpon ezinezko kalterik sortzen, sindikatuak argudiatzen zuen moduan”. “Tamalgarria da sektore batzuen euskarafobiak horrelako gaien judizializaziora eramatea, garrantzia osokoak baitira plantillen egonkortzerako eta lan publikoaren estutasunari aurka egiteko”, esan du.
Zentzu honetan, “plaza bat lortu nahi dutenengan horrelako gaietan etengabeko judizializazioak sortzen duen ziurgabetasuna” deitoratu du Martínezek gainera. “Lasaitasun mezua eman nahi dugu, frogatu den moduan Gobernu honek erabaki zuzenak hartzen ari baititu eta, LEPen kasuan, irizpide objektibo eta teknikoetan oinarrituz”, amaitu du.
Koldo Martínez