Itzuli

Geroa Baik modu positiboan baloratu du Sánchezen Gobernuak Hondakinen eta bere Zergen Legearen aurka jarritako helegitea Auzitegi Konstituzionalak onartu ez izana

Koalizioak gogorarazi duenez, Barkos Gobernuak onartutako hondakinen legea aitzindaria da estatu mailan, eta legegintzaldi honetan bere osotasunean garatu dadin lan egingo duela ziurtatu du

    Geroa Baik modu positiboan baloratu du Sánchezen Gobernuak Hondakinen eta bere Zergen Foru Legearen aurka jarritako helegitea Auzitegi Konstituzionalak onartu ez izana. Koalizioak gogorarazi duenez arau hori Barkosen Gobernuak onartu zuen eta orduan Elizaldi Kontseilari zenak eta bere lantaldeak burututako lana aitortu du, estatu mailan aitzindaria den lege bat izan baitzen horren emaitza, klima aldaketaren aurkako borrokan benetako zedarri bat ezarriz.

    Geroa Baik ziurtatu duenez, Hondakinen eta bere Zergen Foru Legea lau ardatz nagusitan oinarritzen den araua da; hondakinen sorrera saihesteko beharra; horien kudeaketa hobetu; ekonomia zirkularrean aurrera egin; eta klima aldaketaren aurkako borrokan sakondu. Ziurtatu duenez, legegintzaldi honetan zehar egungo gobernuak arau hori zeharo garatu beharko du, Itziar Gómez Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariak jada horretan diharduelarik.

    Koalizioak gogorarazi duenez beti defendatu du lege honekin Nafarroak estatu mailako oinarrizko legedia eta Europar Batasuneko zuzenbide eta araudiak betetzen zituela, ingurumenaren eta klima aldaketaren aurkako borrokaren esparruan neurri aurreratuagoak eta aitzindariak ezarriz.

    Azkenik, Geroa Baik Estatuko Gobernua premiatu du foru legeen aurka helegiteak jartzeari utz diezaion eta Nafarroako Parlamentuaren eta bere herritarren subiranotasuna errespeta dezan, eta Nafarroako politikan esku hartzeko modu gisa mota honetako helegiteak erabiltzeari utz diezaion eskatu dio Gobernu zentralari.

    Izena eman gure buletina jasotzeko