Itzuli

Geroa Baik modu “positiboan” jaso ditu Foru Erkidegoari emango zaizkion eskumenen inguruko aurrerapausoak eta “nafar agenda” defendatu du

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    Pablo Azcona Nafarroako Parlamentuan Geroa Bairen eledunak modu “positiboan” baloratu ditu ostegun honetan Nafarroako Gobernuaren eta Gobernu zentralaren artean lortu diren akordioak, horien bitartez Foru Erkidegoari eskumenen transferentzia egingo baitzaio, eta immigrazio eskumenentzako Junts eta PSOEren arteko akordioari buruz, Geroa Baitik “nafar agenda” eta “Foruaren Hobekuntzaren betetzea” defendatuko dutela gaineratu du.

    Komunikabideei egindako adierazpenetan Azconak azpimarratu duenez, “beste Autonomia Erkidegoen eskumenen inguruan negoziatuko duten oro errespetatuko dugu, baina guk Foruaren Hobekuntzaren betetzea eta nafar agenda aldarrikatzen dugu”.

    Nafarroari Bekak eta I+G+b-ren eskumen transferentzia gauzatzeko asteazken honetan Espainiako Gobernuarekin egon diren aurrerapausoen garrantzia azpimarratu nahi izan du Geroa Bairen bozeramaileak, bai eta AP-68 errepidearen Nafarroako zatiari buruzko akordioa ere, “Gobernua sostengatzen duten indarrek izenpetutako programa akordioan jasotzen diren hiru gai” alegia. “Programa akordioan ageri diren gaiei ematen zaien bultzada oso garrantzitsua dela uste dugu eta akordio hauengatik gure poza agertu nahi dugu”, adierazi du.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko