Geroa Baik nafar geografian zehar hitzaldi ziklo bat hasiko du ostiral honetan Altsasun
Geroa Baik nafar geografiako puntu ezberdinetan zehar egingo duen hitzaldi ziklo bati hasiera emango dio ostiral honetan Altsasun, tokiko gaien inguruan hitz egiteko eta eztabaidatzeko helburuarekin bai eta Nafarroako Gobernuak egiten ari dituen aurrerapenak azaltzeko ere. Halaber, gure taldeak Nafarroako Parlamentuan egiten ari duen lana hiritarrei hurbildu nahi diegu.
‘Altsasu eta Sakanaren alde eginez’ izenburua daraman lehen hitzaldia ostiralean izango da, hilak 3, 19:00ean Altsasuko Iortia Kultura Etxean, eta bertan Manu Ayerdi, Nafarroako Gobernuko lehendakariordea; Unai Hualde, foru parlamentaria eta Altsasuko zinegotzi eta alkate ohia; eta Javier Ollo, udalerriko alkatea arituko dira.
Datorren astean, zehazki ostiralean, hilak 10, Geroa Baik ekitaldi bat eginen du Vianan, topaketarako gai nagusiak sail-ureztatuak eta tokiko mapa izanik.