Itzuli

Geroa Baik Nafarroa Oinezen antolatzaileak zoriondu ditu eta Nafarroa osoan euskararen ofizialtasunaren aldarrikapena azpimarratu du

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    Pablo Azcona Nafarroako Parlamentuan Geroa Bairen eledunak Nafarroa Oinezen antolatzaileak zoriondu ditu igande honetan Etxarri-Aranatzen egin duten haien festaren arrakastagatik. Nafarroa osoan euskararen ofizialtasunaren aldarrikapena azpimarratu du Azconak eta zentzu honetan, alor honetan parlamentuko gehiengoak lantzeko eta adostasunak bilatzeko Geroa Bairen konpromisoa nabarmendu du ere. 

    Halaber, Xabier Alcuaz Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioko presidente berriari Geroa Bairen zorion-agurra helarazi dio, eta koalizioak presentzia duen Nafarroako erakunde guztietan gobernu aurrerakoi eta ezkertiarrei bide emateko Geroa Bairen konpromisoa azpimarratu du, modu horretan 2015ean hasitako bideari jarraitasuna emanez. 

    Era berean, Palestina eta Israelen bizi den egoeraren aurrean bere kezka larria agertu du Geroa Bairen eledunak. Azconak azpimarratu duenez, “zalantzarik gabe duela urtebete baino gehiagotik areagotu den egoera baten aurrean gaude, urte asko daramatzan gatazka egoera da zalantzarik gabe”. Azconak lehenik, “biktima guztiekiko elkartasuna” aldarrikatu du, eta nazioarteko komunitateari deia luzatu dio “herritar zibilen babesa bermatzeko eta kaltetutako pertsonak bertatik ateratzeko korridore humanitarioak ezar daitezen”. Eledunak ziurtatu duenez, ezin dugu ahaztu Gazako zerrenda hamarkadetan zehar blokeatu eta okupatu ondoren gertatu dela hau. Elkartasun deia eginez amaitu du Azconak,  bai eta ekintza armatuak amaitu daitezela eta Nazio Batuen ebazpenak betetzea eskatuz.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko