Geroa Baik Nafarroako Aurrekontu Orokorrei aurkeztutako zuzenketek Lizarrako enpresa mintegiaren handitzea ahalbidetuko dute
Lizarrako Geroa Baira arabera eskualdean kalitatezko enplegua sortzeko giltzarri den proiektua da hau
Geroa Baiko parlamentu taldeak 2020 eta 2021 urteko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei aurkeztutako zuzenketek Lizarrako enpresa mintegiaren handitzea ahalbidetuko dute. Koalizioaren arabera “ekintzaileen jarduera sustatzeko giltzarri den proiektua da hau eta bereziki eskualdean kalitatezko enplegua sortzeko, desindustrializazioak eta langabeziak modu berezian kolpaturiko eskualdea baita”.
Horrela, proiektuak Nafarroako Gobernuaren aldetik 130.000 euroko inbertsio bat edukiko du (Geroa Bairen zuzenketen bitartez), eta Lizarrako Udalak bideratuko dituen beste 200.000 eurorekin batera, mintegiak aurrera egin ahal izateko behar duen handitzea ahalbidetuko da.
Pablo Excurra Lizarrako Geroa Bairen zinegotziak azaldu duenez, “modu honetan eskualdeko eskaera bati erantzuna ematen zaio, izan ere Lizarrako Udalak, enpresa mintegiak duen eskari eta okupazio maila handiaren aurrean, tailer astunei dagokienez bereziki, pasa den legegintzaldian Ricardo Gómez de Segura buru zuen Industria Zinegotzigoaren bitartez, enpresa mintegiaren handitze proiektu bat eskatu baitzuen, horretarako eraikin berri bat proposatuz”.
Ezcurraren arabera, “mintegiaren handitze honekin, enpresek nahi zituzten tailer handiagoen eskaerari erantzuna ematen zaio”. “Covid-19aren ondoren iritsiko den ziklo aldaketari aurre egiteko inbertsio garrantzitsua da hau eta Lizarran enplegua eta lan jarduera sortzea ahalbidetuko du”, ziurtatu du.
Geroa Baiko zinegotziak azaldu duenez “handitze honetako tailerrak, Lizarran ezarri nahi duen edozein enpresari irekiak, makineria industriala jartzeko egokituak egongo dira, behe solairuan kokaturik baitaude eta instalazio hauetan beharrezkoak diren hornidurak baitituzte: aire konprimatua, energia, ura eta abar”. Azken finean, “udalerrira enpresak eta lana erakartzea da helburua, suspertze ekonomikoa gako izango den une batean gainera”, nabarmendu du Pablo Ezcurrak.
Azkenik, koalizioak gogorarazi duenez, Geroa Baik lorturiko zuzenketa Lizarrarentzako udal mailan egindako zuzenketa bakarra da.
Pablo Ezkurra