Itzuli

Geroa Baik Nafarroako Aurrekontu Orokorretan egindakoarekin eta bere jardun politikoarekin Lizarraldearekiko duen konpromiso tinkoa agertu du

Nafarroako Aurrekontuetan aurreikusirik dauden inbertsioak baloratu ditu Geroa Baik, Lizarraldearentzako 800.000 euro baino gehiagoko inbertsiak daramatzaten zuzenketetik sendotu ondoren

    Geroa Baik gaur egindako prentsaurrekoan Lizarraldearekin duen konpromiso tinkoa agertu du, Nafarroako Aurrekontu Orokorretan islatuz, bai eta Lizarraldeko ponentzian koalizioak bultzatu duen lan proposamenean ere. Horrela adierazi dute gaur goizean Pablo Azcona eta Blanca Regúlez parlamentariek Lizarrako Kultura Etxean eskaini duten prentsaurrekoan.

    Pablo Azcona Geroa Baiko bozeramaileak Nafarroako Aurrekontuen onarpena baloratu du. “Berri ona da, 9 urte baitaramatzagu jada urtez urte aurrekontuak onartzen, elkarrizketarekin, akordioarekin eta, bereziki, egonkortasun politiko eta ekonomikoarekin”, azpimarratu du. “Nafarroaren erronka nagusietako batzuei aurre egitea ahalbidetuko diguten kontu hauekin pozik eta harro gaude”, ziurtatu du Azconak, aldi berean gaineratuz koalizioaren ekarpenak egin ahal izan dituztela, “Geroa Baik lurraldea egituratzeko bere apustua finkatzeko egin dituen zuzenketen bitartez”.

    Zentzu honetan, Azconak azpimarratu du Geroa Bairen parlamentu taldeak 800.000 euro baino gehiagoko inbertsio eta proiektu ezberdinak bultzatu dituela Lizarraldearentzako 2024ko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei aurkeztutako zuzenketen bitartez.

    Etorkizuneko erronkei dagokienez, Azconak azaldu du Lizarraldeak arazo espezifikoak agertzen dituela, bereziki despopulazioaren alorrean. “Herritarrak galtzen dituzten 84 herri daude eskualdean, konponbideak ezin du gehiago itxaron eta politika integralak behar dira”, ziurtatu du. Horregatik, Azconak azpimarratu du gakoa bi funtsezko legeetan dagoela: Landa Garapenaren legea eta Lurralde Kohesioarena.

    LIZARRALDEAREN PONENTZIA

    Bere aldetik, Blanca Regúlez parlamentariak azaldu du Geroa Baik proposamen transbertsala planteatu duela Lizarraldearen ponentziaren azterlanerako.

    Regúlezek azaldu duenez, “eskualdeko administraritza, organismo, erakunde eta elkarteen 50 agerraldi baino gehiago dituen lan plan bat planteatu dugu Geroa Bairen parlamentu taldetik Ponentziaren lanari begira”.

    Geroa Bairen parlamentariaren hitzetan, “esparru sozial eta ekonomiko ezberdinetako ordezkariak dituen proposamen transbertsala da, diagnostiko eguneratu bat burutzeko eta lurralde honetan garatu eta ezarri daitezkeen balizko neurriak aztertzeko helburuarekin”.

    “Lizarraldearen Ponentzian garatzeko gure lan proposamenak egungo egoeraren ikuspegi argia edukitzea du helburu, eskualdeko beharrizan eta erronkena, bai eta bertan eman daitezkeen sendotasunena ere, horrela diagnostiko egoki bat eduki ahal izateko eta, aldi berean, horrek lurralde honentzako neurririk egokienak zeintzuk diren aztertzea ahalbidetzeko”, azaldu du.

    Geroa Bairen proposamenean esparru ezberdinetako erakundeen agerraldiak jasotzen dira: esparru ekonomiko eta enpresariala; landa, nekazaritza eta abeltzaintza esparrua; tokikoa; sozio-sanitarioa; eta turistiko kulturala.

    Parlamentariak ziurtatu duenez, “Geroa Bairen ustez burutu beharreko lana oso lan interesgarria eta baliagarria da Merinalde osoarentzako eta etorkizunean eman beharreko pausoak erakutsiko dizkigu”. “Geroa Bain argi dakusagu Lizarraldearen potentzialtasun eta etorkizun handia, eta erantzukizuna dugun erakunde guztietatik modu eraikitzaile eta proposatzailean egingo dugu lan lurralde honi etorkizun hobea bermatzeko, hori baita herritarrekin dugun konpromisoa, hala izan da beti, hala da, eta hala izaten jarraituko du”, amaitu du adieraziz Blanca Regúlezek.

    Izena eman gure buletina jasotzeko