Geroa Baik Nafarroako Aurrekontuei egindako zuzenketek Laxoa modalitatearen sustapenari bultzada eman diote
Koalizioak Laxoa Elkartearekin lan bilera egin du
Baztango Herriguneko ordezkariek (Joseba Moreno eta Ruben Ziganda), Pablo Azcona Foru Parlamentariarekin eta Josu Janices Geroa Baiko Kirol koordinatzailearekin batera, lan bilera bat egin dute larunbat honetan Baztanen Laxoa Elkartearekin. Bileran azken urteotan Geroa Baik Nafarroako Aurrekontu Orokorrei egindako zuzenketei esker burutu diren lanak berrikusi dira, Laxoari buruzko esplikazio panelak ipintzea ahalbidetu besteak beste, Baztan Aranean eta Malerrekan esklusiboki jokatzen den modalitatea alegia, eta Laxoa Elkarteak burutzen duen lanari esker gorde dena.
Laxoa Elkartearen aldetik egin den baliabideen kudeaketak kirol materiala erostea ahalbidetu du, bai eta modalitate hau ikasteko unitate didaktiko bat lantzea ere, jardueraren hazkundean eta jokalari berrien sartzean eragina izan duelarik.
Era berean, 2021 urteko Nafarroako Aurrekontu Orokorren baitan dagoen laguntzarekin aurtengo urterako aurreikusitako lan planak berrikusi dira.
Bi aldeek bere oniritzia agertu dute orain arte lortutako emaitzekin, baina oraindik asko dagoela egiteko jakitun dira ere.
Bileran Laxoa Elkartearen aldetik Tiburzio Arrastoa, Txuma Prim eta Gorka Urtasun egon dira, eta Irurita, Arraioz, Oitz eta Doneztebeko instalazioak bisitatu dituzte.