Geroa Baik Nafarroako Auzitegi Nagusiak Sexu Osasunaren Foru Dekretua bertan behera uztea debekatu izana baloratu du

Koldo Martínez, Geroa Baiko parlamentuko eledunak eta Osasun eledunak gaur baloratu duenez Nafarroako Auzitegi Nagusiak Sexu eta Ugalketaren Foru Dekretuaren 2 artikulua bertan behera uztea berri ona da. “NANren erabakia txalotzen dugu, osasun arreta integrala eta unibertsala beti defendatu baitugu, denontzako dena, baita ere kolektibo baztertu eta ahulenentzako, kolektibo horien artea egoera administratibo irregularrean dauden etorkinak ere”, adierazi du Martínezek.
Geroa Bairen parlamentuko eledunak azpimarratu duenez, koalizioak jada gaitzetsi zuen Estatuko Abokatutzak dekretu honen aurka jarritako helegitea, zehazki arau honek etorkin irregularrei aitortzen dizkien zerbitzuen aurka. “PPren Gobernuak, pertsona hauen eskubideak aitortzen ez dituen horrek, beste Gobernuek egin zezaten ekiditeko asmoa zuen gainera”, gogorarazi du Martínezek.
Osasun eledunaren aburuz, Estatuko Abokatutzaren helegitea, politika aurrerakoi eta sozialak martxan jartzea ekiditeko asmoa izateaz gain, “Nafarroako autogobernuaren aurkako eraso bat zen, egun Auzitegi Konstituzionalean dauden hainbat legeri gehituz”.