Itzuli

Geroa Baik Nafarroako Auzitegiaren epaia errespetatzen du baina Alfonso Etxeberriaren zintzotasunarengan uste oso edukitzen jarraitzen du

Geroa Baik gaur ezagutu den Nafarroako Auzitegiaren Bigarren Sekzioaren epaia errespetatzen du baina Alfonso Etxeberria Eguesibarreko alkate ohi eta gaur egun koalizioko zinegotzi denak Eguesibarreko bizilagunen interesen defentsan zintzotasunez jokatu zuenarengan bere uste osoa edukitzen jarraitzen duela adierazi du.

Horrela, koalizioak Etxeberriaren hitzengan bere konfiantza agertu du, epaitegian adierazi zuenez  bere asmoa ez baita inoiz izan inoren intimotasuna urratzea, eta Eguesibarreko herritarren interesak defendatzeko helburuarekin lan egiten jarraitzeko bere konpromisoa berretsi du.

Geroa Baik nabarmendu duenez, Eguesibarreko zinegotzien asmoa beti izan da UPNk udalerriko alkatetzan egondako urteetan zehar burututako kudeaketa argitzen saiatzea; Kontuen Ganbera bera bezalako erakunde ezberdinek zalantzan jarri duten kudeaketa alegia.

Izena eman gure buletina jasotzeko