Itzuli

Geroa Baik Nafarroako Erdialdean inbertsioak bultzatu ditu 2021 urterako Nafarroako aurrekontuetan

    Geroa Baik hobekuntza ezberdinak bultzatu ditu erdialdeko hainbat udalerritan 2021 urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei aurkezturiko zuzenketa partzialen bitartez.

    Tafallan, zebra-bideen inguruetan seinaleztapena, argiztapena eta arkitektura oztopoen deuseztapena burutzea proposatu du, horrek herritarren segurtasun eta bizi kalitatearen hobekuntzan eraginez. Lan hauetarako aurreikusten den aurrekontua 600.000 eurokoa da. Lan hauek ondorengo urteetan jarraitzeko aukera izatea espero du, Tafallako oinezkoentzako mugikortasun egoerarentzako beharrezkoa baita.

    Erriberrin, 40.000 euroko inbertsio batek Txapitel Dorrea edo Portalico del Reloj deituriko aretorako sarrera eta igoera egokitzea ahalbidetuko du.

    Bestalde, Azkoienek 40.000 euroko laguntza jasoko du zeharbideko ur hornidura eta saneamendu sareen proiektuaren idazketa burutzeko.

    Uxuen, 20.000 eurorekin ikastetxeko eta jubilatuen klubeko eraikinean konponketa ezberdinak egingo dira, eta 35.000 euroko laguntza batekin San Martin Unx herriarentzako estrategikoa den udal eraikin baten teilatua konponduko da, Muruzabal Etxearena alegia.

    Zarrakaztelun, koalizioak 45.000 euroko zuzenketa bat erregistratu du, herrigunea eta Olibako Monasterioa lotuko dituen oinezkoentzako pasealekuaren argiztapen eta urbanizazio proiektua burutzeko, udalerriko foko turistiko nagusia baita monasterioa, eta Caparroson “Santa Fe” kirol estadioko aldagelak egokituko dira 15.000 euroko partida bati esker.

    Berbintzanak ikastetxeko patioaren zati bat eta ikastetxeko sarrerak estali ahal izango ditu 35.000 euroko laguntza bati esker, eta Puiuk  markesina berri bat edukiko du eskola-autobusaren itxaronaldia atsegintzeko, honetarako 8.500 euro erabiliko direlarik.

     

    Zuzenketa hauek 2019 urtean hasitako lanari jarraitutasuna ematen diote, orduan Tafalla, Erriberri, Azkoien, Uxue, Larraga, Artaxoa, Caparroso eta Lerin udalerrietan hobekuntza ezberdinak lortzeko Geroa Baik hainbat zuzenketa erregistratu ondoren. Gainera, koalizioak bere poza agertu du   aipatutako udalerriekin eta eskualdeko beste udalbatzekin batera egunero burutzen ari duen lana dela eta.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko