Itzuli

Geroa Baik Nafarroako Erdialdean inbertsioak bultzatu ditu 2022 urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan

    Geroa Baik hainbat hobekuntza bultzatu ditu Erdialdeko udalerri ugaritan, 2022 urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei zuzenketa partzialak erregistratuz.

    Tafallan, koalizioak zebra bideen seinaleztapena, argiztapena eta arkitektura oztopoen deuseztapena burutzea proposatu du, horrek herritarren segurtasuna eta bizi kalitatea hobetuz. Lan hauetarako aurreikusten den aurrekontua 60.000 eurokoa da. Zuzenketa hauekin 2021 urteko aurrekontuetan ekin zitzaion bideari jarraipena emango zaio, iaz Geroa Baik mota honetako lanak sustatu baitzituen Tafallan oinezkoen mugikortasuna hobetzeko.

    Erriberrin, 60.000 euroko inbertsioa, horrekin Erdi Aroko Galeriak zaharberritzea ahalbidetuz.

    Bestalde, Azkoienek 50.000 euroko laguntza bat izango du udal zerbitzuak kokatzeko herriko erdigunean lokal bat erosteko.

    Garesek Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxeko parke eta patioak zaharberritu ahal izango ditu 60.000 euroko zuzenketa bati esker, eta era berean Obanosen Donejakue Bidearen herriko irtenbidearen konponketa burutu ahal izango da 9.000 euroko zuzenketa bati esker.

    Uxuen, eskolako etxabean jarduera kulturalak burutzeko egokitzapen lanak burutzeko 32.000 euro bideratuko dira.

    40.000 euroko zuzenketa bati esker, Zarrakazteluk “Virgen de la Oliva” Ikastetxe Publikoko patioaren estaldura burutu ahal izango du.

    Berbintzanan 10.000 euroko partida bati esker Arga ibai ertzeko bide berdea egokitu ahal izango da, eta Artaxoan, 40.000 euroko laguntzaren bultzadari esker, Zumadia erreka inguruko bide berdea sortu ahal izango da. Larragan 40.000 euroko partida bati esker kirol gunea hobetuko da.

     

    Bestalde, Puiuk frontoiaren konponketa lanei aurre egin ahal izango dio 40.000 euroko zuzenketa bati esker, eta Garinoainen Valdorba musika eskolan konponketak eta hobekuntzak egiteko aukera izango dute 28.000 euroko partida bati esker.

     

    Orisoainen, hiri eta landa bideetan interbentzioak egiteko Plan Zuzendari bat burutzea ahalbidetuko da 17.000 euroko inbertsioarekin.

     

    Zuzenketa hauekin, 2019an Geroa Baik munizipalismoaren alde hasitako lanari jarraipena emango zaio, horrekin koalizioak Nafarroako aurrekontuetan parte hartzeko beste modu bat badagoela frogatuz, hamarkadetan zehar Nafarroako Kontu Orokorretatik kanpo egon diren udal askorentzako inbertsioak erraztuz.

     

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko