Itzuli

Geroa Baik Nafarroako Gazteriaren Kontseiluarekin modu egonkor eta koordinatuan lan egitearen alde egin du

    Geroa Baik Nafarroako Gazteriaren Kontseiluarekin modu egonkor eta koordinatuan lankidetzan aritzeko koalizioaren konpromisoa berretsi du, NGK-ak Nafarroako Parlamentuan ordezkaritza duten formakuntza guztiekin egiten ari duen kontaktu errondaren baitan Juan Gutiérrez kontseiluko presidente berriarekin aste honetan egin duen bileraren ondoren.

    Jabi Arakama eta Blanca Regúlez parlamentariek adierazi dutenez “Geroa Baitik beti egin dugu gazteria politikak elementu transbertsal moduan ulertzearen alde, parlamentu taldetik zein Gobernutik ere bultzatzen diren ekimen, neurri eta proposamen guztiengan eragina edukiz, eta horrela helarazi diogu NGKri”.

    Arakama eta Regúlezen aburuz “garrantzitsua da gaztek politikagintzan duten parte hartzean sakontzea eta erabakien hartzean neska eta mutil gazteak subjektu politiko moduan sartzea”. “NGKri gure laguntza eskaintzen diogu gazteriarengan eragina duten erabakien hartzean gazteen partaidetza sustatzeko lan ildoarekin jarraitzeko, bai eta neurri edo proposamen ezberdinak bideratzeko modu gisa jarduteko ere”, ziurtatu dute Geroa Baiko parlamentariek.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko