Geroa Baik Nafarroako industriaren defentsaren aldeko manifestaldiarekin bat egin du
Martxa hau deitu duten enpresa komiteei bere babesa eta elkartasuna helarazi die koalizioak eta industria sare sendo baten aldeko apustu tinkoa adierazi du
Igande honetan, otsailak 16, Iruñean, Nafarroako industriaren defentsaren alde deitu den manifestaldiarekin bat egin du Geroa Bai eta bere elkartasuna helarazi die Nano Automotive, Siemens-Gamesa, Sunsundegui, BSH, Tasubinsa, Tenerías Omega eta Volkswagen Navarra konpainietako enpresa komiteei, martxa honen antolatzaileei alegia. Koalizioak gogorarazi duenez, “enpresa hauetako langile gehienek oso une latza bizitzen ari dute, haien lanpostuak arriskuan jartzen dituzten enpresa-itxiera mehatxuekin, eta hortaz, haien bizi proiektuak ere arriskuan jarriz, lanpostu bakoitzaren atzean familia oso bat baitago”.
Zentzu honetan, “industria sektorearen defentsa eta haren aldeko apustu sendoa” aldarrikatu ditu Geroa Baik, “are gehiago 2015 urteaz geroztik, Aldaketaren gobernuaren eskutik eta ondoren etorri direnekin”, horietan guztietan koalizioak industria politiken ardura duen departamentua zuzentzeko erantzukizuna izan baitu. “Sektore hau, industria sektorea alegia izan da Nafarroan gaur egun gozatzen dugun ongizate estatua abian jarri duena”, adirazi du koalizioak.
Enpresa hauentzako zailtasun uneetan, Geroa Baik ziurtatu duenez “nafar gizartea osatzen dugun estamentu guztien babes esplizitua adierazi beharra dago: erakundeetatik talde politikoetaraino, herritar guztiak ere inplikaturik egon behar dutelarik”. “Mundu guztia, bere ardura eta inplikazio esparrutik”, azpimarratu du koalizioak, aldi berean adieraziz “igandeko manifestaldia aukera ona izango dela defentsa hori frogatzeko”.
Halaber, Geroa Baik azpimarratu duenez, “Nafarroan datu makroekonomikoak eta industrialak positiboak diren arren, ezin ahaztu dezakegu Europa mailan dagoen ziurgabetasuna, eta Donald Trumpen gobernuak hartutako neurrien ondorioz egoera areagotu daiteke gainera”. “Horregatik, funtsezkoa da gure industria sektorearen babesarekin zaindari eta konprometiturik egotea”, defendatu du koalizioak.
Horregatik guztiagatik, kaltetutako enpresetako langileei bere babesa eta elkartasuna berretsi die Geroa Baik eta nafar gizarte osoa animatzen du manifestaldi honekin bat egitera, gure industriaren defentsak denon inplikazioa eta babesa behar baitu”, amaitu du adieraziz koalizioak.