Itzuli

Geroa Baik Nafarroako Transplante Sistema kritikatzean UPN-ren arduragabekeria kritikatu du

Koldo Martínez Koldo Martínez

Koldo Martínez Geroa Baiko bozeramaileak komunikatu baten bitartez UPNren arduragabekeria kritikatu du, Sergio Sayas bere parlamentariaren eskutik “alarma sozial zeharo onartezina sortu nahi izan baitu, hezur-muin transplanteak bezalako gai sentikor batekin”.

Parlamentariak bere konfiantza osoa agertu du Osasunbideko profesionalen lanaren aurrean bai eta Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuan ere. “Txosten ugari egin dira Osasunbidetik beti adierazi izan dena ziurtatuz, gure komunitatean transplanteak berme guztiekin egiten direla alegia”. Zentzu honetan, berriki transplante bat jaso duten pertsonak lasaitu nahi izan ditu Martínezek, bai eta itxarote zerrendan daudenak ere, Osasunbideak “lehen mailako sistema bati eskatu ahal zaizkion berme guztiak baititu”.

Azkenik, koalizioaren bozeramaileak bere gaitzespen osoa agertu du, UPNk Hematologia arduradunaren dimisioa, arrazoi pertsonalak medio izan dena, “errespetu falta osoz” tratatu duelako, bere kargu uztea “politikoki erabili nahi izan baita, sasizko intentzioekin”.

Izena eman gure buletina jasotzeko