Itzuli

Geroa Baik Noel Iriz aurkeztuko du Tuterako Alkatetzarako hautagai moduan Uxue Barkosekin egingo den ekitaldian

    Geroa Baik Noel Iriz aurkeztuko du Tuterako Alkatetzarako hautagai moduan,ostiral honetan, martxoak 22, Rúa Zentro Zibikoan 19:30etan egingo den ekitaldi irekian, bertan Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko lehendakaria egongo delarik.

    Noel Iriz de Pablo, 23 urtekoa eta Tuteran jaioa, Zientzia Politikoa eta Administraritza Publikoko Unibertsitate Gradua amaitzen ari du Burgoseko Unibertsitatean. Euskara eta ingelera ezagutzen ditu eta azken hilabeteotan ikerketa sozio-politikoan espezializatu du, Brexitari eta Ipar Irlandan dituen ondorioei buruzko ikerketa bat burutuz, Belfasten eremu-ikerketa eginez. Azken bi urtetan ostalaritzan egin du lan gainera.

    Iriz de Pablok musika ikasi du ere Tuterako Fernando Remacha udal kontserbatorioan eta Tuterako txistulari bandako kidea da (Tuterako Txistulariak Lehengoak). Burgoseko Unibertsitateko Debate Ligetan parte hartu du (bitan irabazle) eta Gaztela eta Leoneko herrialdeko Debate Ligan ere (semifinalista). Youth Parliament Day-n parte hartu du berriki Europako Parlamentuan Bruselan, Europako gazteen kezkak ordezkatuz.

    Izena eman gure buletina jasotzeko