Geroa Baik NUP-en twitter kontu ofizialaren hackeatzea eta Enrique Maya Alkatearen aurkako mehatxuak gaitzetsi ditu Geroa Baik
Geroa Baik Nafarroako Unibertsitate Publikoaren (NUP) Twitter kontu ofizialak gaur goizean izandako hackeatzea gaitzetsi eta salatu du. Era berean, kontu horretan Enrique Maya Iruñeko alkatearen eta bere familiaren aurka egindako mehatxu eta irainak gaitzetsi ditu ere.
“Mehatxuak mehatxuak dira eta gizarte demokratiko batean tokiz kanpo daude, dela sare sozialetan edo kalean bertan”, azpimarratu du Geroa Baik.
Iruñeko Udalaren Twitter kontu ofiziala abuztuan manipulatua izan zela gogorarazi nahi dugu ere. “Erakunde bakar batek ere horrelako erasorik jasan ez dezan” espero dugu Geroa Baitik.
Halaber, “kaltetutako pertsonei eta Unibertsitateari berari bere elkartasuna” helarazten dio Geroa Baik.