Itzuli

Geroa Baik Ogasunaren zorroztasuna nabarmendu du oposizioaren diskurtso apokaliptikoaren aurrean

Jokin Castiella Jokin Castiella

Geroa Baik Ogasun Sailak legegintzaldiko lehen urte eta erdian egindako lan zorrotz eta serioa nabarmendu ditu oposizioaren diskurtso apokaliptikoaren aurrean, Nafarroak defizit helburua lasaieraz beteko duela gaur ezagutu ondoren. Jokin Castiella Geroa Baiko parlamentari eta Ogasuneko bozeramaileak ziurtatu duenez UPN eta PPren etengabeko mezu apokaliptikoa “desmuntatuta geratu da, berriro ere, behin datuak ikusita”.

“Azaroan Ana Beltran PPNko parlamentariak zioen 2016an defizit helburua beteko ez zuen Estatuko komunitate bakarra Nafarroa izango zela. Horrelako mezuak dira oposizioak egunero daramana; lurralde honen egonkortasun eta konfiantza ekonomikoari inongo mesederik egiten ez dioten mezuak alegia” ziurtatu du Castiellak.

“Diskurtso hauen aurrean, Foru Komunitatearen aurrekontuaren kudeaketan Gobernua zorroztasunez, arduraz eta seriotasunez lanean ari dela frogatu du, finantza politika eta planifikazio arduratsua eta errealitateari egokitua burutuz, eta bere fruituak ematen ari dituena gainera”, ziurtatu du Castiellak.

Geroa Baiko Ogasun bozeramaileak gainera oposizioari eskatu dio kritika hutsalak eta kokatuta dagoen trintxera utz ditzan. “Nafarroaren interes orokorra nahi badute eta ez bere interes alderdikoiak, bere oposizio jarduera datuen errealitateari egokituz egin beharko lukete, Gobernua erosionatzea eta gizartea asaldatzea beste helbururik ez duten mezuak alde batera utziz, horretarako benetako arrazoirik ez baitago”, amaitu du. 

Izena eman gure buletina jasotzeko