Itzuli

Geroa Baik onartezina deritzo Sanjurjoren gorpuzkia berriro ehortzea agintzen duen epailearen ebazpena

Geroa Baik onartezina deritzo José Sanjurjo teniente generalaren gorpuzkia, beste batzuen artean, Iruñeko Erorien Monumentutik hobitik ateratzearen aurka egindako helegitearen onartzea. Xehetasun gehiago ezagutzeko zai, koalizioak harrigarria eta ulertezina deritzo gorpuzkiak hobitik atera arteko kriptara itzultzeko eskatzen duen ebazpena.

Geroa Baik gogorarazi duenez, Mola eta Sanjurjoren hobitik ateratzea modu diskretu eta arduratsuan burutu zen, Oroimen Historikoaren Legea betetzeko helburuarekin, “2013an onartu zen legea izan arren, UPNren gobernuek bete ez zutena, ez Iruñeko Udalean ez eta Nafarroako Gobernuan ere”.

“Frankismoaren eta bere ondorioen aurka ekintza fiskal eta judizialik eduki ez duen gizarte batentzat ulertzeko zailak diren ebazpen judizial baten aurrean gaude, delituak oso larriak izan arren eta Oroimen Historikoaren legedia bertan dugun arren”, azpimarratu du Geroa Baik.

Koalizioak gainera nabarmendu du Mola eta Sanjurjo hobitik ateratzean, “erakundeek 1936ko biktimekin zuten konpromiso historiko eta etikoa” betetzen ari direla, “kolpe faxistaren biktimen oroimenerako, ordainerako eta justiziarako behar beharrezkoa alegia”. “Horrelako ebazpenek ez dute ezertan laguntzen hain beharrezkoa dugun oroimena, ordaina eta justizia”, azpimarratu du. 

Azkenik, koalizioak esan du Iruñeko Udalak ebazpen judizialaren aurreran iragarri duen helegitea babesten duela, “ebazpen hori zeharo kaltegarria baia bizikidetzarako eta 1936ko kolpe faxistaren biktimen ordainerako”.

Izena eman gure buletina jasotzeko