Itzuli

Geroa Baik oposizioaren arduragabekeria salatu du Kasedako gertakarian 112-k jarraitutako protokoloarekin

Koldo Martínez Koldo Martínez

Geroa Baik UPN eta PPNren adierazpen arduragabe eta arinegiak salatu ditu Kaseda gertakarian 112-ak jarraitutako protokoloa dela eta. Koldo Martínez Geroa Bairen parlamentuko eledunaren iritziz “Nafarroako Gobernua desgastatzeko haien eginahaletan, oposizioko alderdiek ez dute SOS Nafarroan lan egiten duten langileen aurka joateko zalantzarik, ez eta Foruzaingoko profesionalen aurka eta Exekutiboak kasu hauetarako duen ekintza protokoloaren aura ere”.

“UPN eta PPk nafar jendartean funtsik gabeko eta izateko arrazoirik ez duten adierazpenekin alarma sortzea bilatzen duten lehen aldia ez da hau, baina kasu honetan egoera askoz larriagoa da, herri segurtasun kontuez ari baikara hizketan, eta logikoa den moduan herritarrengan alarma sor dezake”, azpimarratu du Geroa Baiko parlamentuko bozeramaileak.

Koldo Martínezek defendatu duenez “Nafarroako Gobernuak azaldu duen bezalaxe, frogaturik geratu da SOS Nafarroak baliabideen mobilizazioan zuzen jarduteaz gain, modu azkar eta eraginkorrean egin zuela”. “Eskertzekoa da zerbitzu horretako profesional guztiek egiten duten lana”, gaineratu du.

“Onartezina da UPN eta PPko ordezkariek inolako lotsarik ez edukitzea zerbitzu hau osatzen duten profesional guztiek burutzen duten lana zalantzan jartzen dutenean, Nafarroako Gobernua desgatatzea beste helbururekin ez baitute egiten. Nafarron herri segurtasunaren interes orokorra interes alderdikoien gainetik egon beharko luke”, amaitu du esanez Geroa Baiko parlamentuko eledunak.

Izena eman gure buletina jasotzeko