Geroa Baik Osasun Departamentuaren lanarengan konfiantza du eta García Orcoyen Ospitaleko erditze zerbitzuan hartutako neurriei buruz galdetuko du Osoko Bilkuran
Nafarroako Parlamentuan Geroa Bairen bozeramaileak Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan García Orcoyen Ospitaleko erditze Zerbitzuan sortu den egoerari erreparatu dio. Pablo Azconak azpimarratu duenez, “egoera honek sortutako kezka gure egiten dugu, baina Osasun departamentuak berak adierazi duenez aldi baterako egoera da eta Ospitalea ez da desegingo, batzuek mezu hori helarazten saiatzen ari diren arren”.
Koalizioak Osasun kontseilariarengan eta egoera konpontzeko lanean ari diren departamentuko taldearengan bere konfiantza berretsi du. Zentzu honetan, datorren osteguneko osoko bilkuran egingo duen gaurkotasun osoko galdera gai honi buruzkoa dela iragarri du, “egoera hau eragin duten arrazoiak zeintzuk diren kontseilariak berak azal ditzan eta aldi baterako zein epe luzerako konponbide bat emateko zein neurri burutzen ari diren jada eta zeintzuk burutuko diren azal ditzan ere”.
Halaber, Azconak nabarmendu duenez “Geroa Bai Osasun departamentuaren buruan jarri zenetik bagenekien Osasunbideak berregituraketa garrantzitsua behar zuela eta horrela adierazi dugu, Osasungintza Lege berria, zerbitzuen berregituraketa eta aurrekontu nahikoa beharrezkoak zirela”. Tuterako Zaintza Intentsiboen Unitatearen egoera aipatu du ere, “hori bai zeharo puntuala izan den egoera eta normaltasunez funtzionatu duena”. “Badakigu zentzu honetan ez dela intzidentziarik egon eta, zalantzarik gabe, Fernando Domínguezengan konfiantza osoa dugu, 2017an Tuterako ZIU martxan jarri zuen kontseilaria izan zela jakinez gainera”, ziurtatu du.
Bestalde, koalizioak datorren osoko bilkurara aurkeztu dituen ohiko galderak zerrendatu ditu ere Geroa Baiko bozeramaileak. Alde batetik, Geroa Baik Industria kontseilariari galdetuko dio ea “zer ekarriko dion Nafarroari Zangozan eraikiko den hidrogeno berdearen planta baten eraikuntza proiekturako Estatuaren aldetik jasoko diren 15 milioi euroak”. Bestalde, Ana Ollo lehendakariordeari galdetuko dio ere “datozen hiru urteetan zehar POCTEFA mugaz gaindiko lankidetza proiektuak garatzeko Nafarroak jasoko dituen 11.07 milioi euro zertara bideratuko diren azal dezan”.
Azkenik, Azconak azaldu duenez, aste honetan Geroa Baik Begoña Alfaro lehendakariordeari zueznduriko interpelazio bat eramango du ere osoko bilkurara, migratzaileen alorrean Nafarroako Gobernuaren politika orokorra zein den jakiteko. Azconak azpimarratu duenez, “azken asteotan egoera dramatikoak ikusi ditugu, eta milaka pertsonak haien herrialdeak abandonatzen jarraitzen dute etorkizun hobe baten bila”. Zentzu honetan, “Nafarroa beti harrera toki izan dela” nabarmendu du. “Gure ustes inor ez da legez kanpokoa, horregatik honakoa lehentasun osoko puntua da Geroa Bairentzat”, amaitu du adieraziz Geroa Baiko eledunak.
Pablo Azcona