Geroa Baik oso kezkagarria deritzo Belako obren gainkostuaren inguruko egoera eta azalpenak eskatu dizkio Chivite lehendakariari eta PSN-ri
Geroa Baik oso kezkagarria deritzo Belateko tunelen lanen proiektuaren aldaketaren eta gainkostuen inguruan sortutako egoera, eta azalpenak eskatu dizkio María Chivite Nafarroako Gobernuko Lehendakariari, Exekutiboaren azken erantzule den heinean, bai eta PSNri ere, Nafarroarentzako estrategikoa den proiektu honen neurri eta garrantzia handiaren aurrean.
Koalizioaren aburuz, gertatzen ari denari ezin zaio kontu tekniko edo administratibo huts moduan heldu. Espedienteak hartu duen dimentsioak maila goreneko erantzun politikoa behar du, gertatutakoa argitasunez zehaztea ahalbidetuko duen erantzuna, bai eta zein ondorio edukiko duen egungo egoerak eta, bereziki, zein neurri hartuko diren hemendik aurrea.
Nafarroako Gobernuaren Aholkularitza Juridikoaren azken txostena analizatzen ari du Geroa Baik uneotan, gaur goizean bertan jaso ondoren. Bereziki ulergaitza da PSNren gobernukideok txosten hau ezagutzeko aukerarik eduki ez izana, txostena bera existitzen zela plazaratu baino une batzuk lehenago arte ez baitugu haren berririk eduki, ez eta orain zehazten diren ondorio larriei buruz ere. PSNren jarrera honek, gobernukideok elkarri zor diogun gardentasunarekin eta leialtasunarekin topo egiten du erabat.
Zentzu honetan, Geroa Baik gogorarazi du gainkostuak zeudela jakin eta lehen unetik eskatu duela tunelen obrekin zerikusia duen edozein ekintza zorroztasun osoarekin eta berme juridiko eta prozedimental guztiekin egin beharra zegoela, zuzentasun politiko osoarekin egiteaz gain, Nafarroarentzat azpiegitura honek duen garrantzia eta transzendentzia handiagatik hain zuzen ere.
Koalizioak uneoro eskatu du esparru juridikoan beharrezkoak ziren txosten guztiak egin zitezen eta horien ondorioak bere osotasunean bete zitezen ere, pasa den abenduan Kontu-hartzaile Nagusiak jaulkitako alderantze-erreparoaren ondoren gertatu zen moduan, eta orain aberaste bidegabearen formularekin gainkostuak tramitatzeko aukeraren aurrean berdin deritzo koalizioak.
Geroa Baik nahitaezkoa deritzo gardentasunez ezagutzea zein erabaki hartu diren orain arte, nola garatu den obraren exekuzioa eta zeintzuk diren balizko gainkostuak. Halaber, egungo egoeratik zein ondorio erator daitezkeen zehaztu behar direla deritzo koalizioak, bai eta zein neurriko jarriko diren martxan interes orokorra, segurtasun juridikoa eta Nafarroarentzako estrategikoa den azpiegitura honen exekuzioa bermatzeko.
Nafarroarentzako gako den proiektu honen aldeko bere apustua berresten du Geroa Baik, baina zorroztasun tekniko eta juridikotik betik.