Itzuli

Geroa Baik "oso larria" deritzo ustelkeria dela eta PP-ren zigorra eta Rajoy agintean jarraitu ezin duela dio

Geroa Baik “oso larria” deritzo Gürtel kasua dela eta Auzitegi Nazionalaren sententzia, PPrekin harremana duten pertsonak zigortu baititu, hala nola Bárcenas, Correa, Sepúlveda edo Mato, bai eta Alderdi Popularra bera ere, “demokrazian ustelkeria dela eta zigortua izan den lehen alderdia izatearen ohore lotsagarria eta zalantzazkoa duena”.

Koalizioaren aburuz, gaur aditzera eman den sententziak “bai PP bai eta Rajoy ere agintean jarraitzeko desgaitzen du”. “Diputatuen Kongresuan dauden agente politiko guztiek hausnarketa egiteko premia dute, bai eta lan sakona ere Rajoy eta PP bera ere ordezkatzeko hautagai alternatibo bat aurkitzeko, eta Ganberaren gehiengo aurrerakoia ordezkatuko duena, aldi berean gizartearen gehiengo aurrerakoia ordezkatuz”, azpimarratu du.

Geroa Bairen aburuz gainera “gutxi jota bitxia da Gürtel-en sententzia Estatuko Aurrekontu Orokorren debatea egin eta hurrengo egunean ezagutzea eta Catalunyan atxiloketa makrooperazio bat egiten den egun berean”.

Izena eman gure buletina jasotzeko