Itzuli

Geroa Baik oso modu positiboan baloratu du herritarren erantzuna Koronabirusaren krisialdia gainditzeko erakundeek emandako gomendioen aurrean

    coronavirus, covid19, quedate en casa

    Geroa Baik oso modu positiboan baloratu du herritarren gehiengoaren erantzuna, Koronabirusa hedatzen hasi zenetik erakunde publiko eta osasungintza erakundeek emandako gomendio eta neurrien aurrean. Egoera ez da erraza izaten ari eta oraindik egoeraren hobetzeak luzerako joko duela dirudi, baina bertatik irteteko denok gure zatia egitea ezinbestekoa izango dela ziur gaude.

    Geroa Bai, toki erakundeetan, Parlamentuan, Nafarroako Gobernuan eta Senatuan duen erantzukizunetik, premia handiena duenari bereziki erantzuna emateko politika burutzen lanean ari da: osasun eskaerari erantzuna eman eta COVID19 birusaren antzemate frogetan positiboa eman dutenei haien etxebizitzetan edo ospitale guneetan arreta eman. Era berean, gure gizarteko pertsona ahulenei eta birusa zein bere ondorioak neurri handiagoan pairatu ditzaketenei babesa emateko neurriekin ere.

    Gure koalizioak jakin badaki ez dagoela osasun, gizarte eta ekonomia egoera berri eta zail honi konponbidea emango dion formula magikorik, baina Nafarroako Gobernuak ospitale guneetan, adineko pertsonen egoitzetan, hezkuntza zentroetan, enpresa eta beste abarretan burutzen ari dituen neurriekin, kalteak gutxitzeko laguntzen ari garela deritzogu.

    Konfinamenduan zehar, komunikabideen bitartez jasotzen dugun informazio eta desinformazio kopuruak, erakunde eta formakuntza politikoek aditzera ematen dugunarekin oso arretatsu izatera behartzen gaitu. Horregatik, ahalik eta koordinazio handiena eskatzen dugu gizartean eragin handia duten gaietan erakunde publiko ezberdinetatik ematen diren gomendioak helarazteko orduan, hala nola bideen garbiketaren kasuan, argibide ezberdinak ematen ari direla ikusi baitugu.

    Geroa Bain egoera hobetzen saiatzeko proposamenak lantzen ari ditugu, horiek orain ezartzeko helburuarekin, bai eta gure egunerokoan normaltasuna berreskuratu eta konfinamendua amaitu ondoren ere ezartzeko.

    Azkenik, koalizioak oso modu positiboan baloratzen du formakuntza politiko ezberdinen artean izaten ari dugun sintonia, ezberdintasun politikoak eta irizpide ezberdintasunak alde batera utziz, erakundeek burutzen ari duten lana uneoro babestuz.

    Izena eman gure buletina jasotzeko