Itzuli

Geroa Baik ospitalizatutako ikasleen laguntzarako programa sendotzeko mozioan lortutako aho-batekotasuna balioetsi du

    María Solana María Solana

    Geroa Baik oso modu positiboan baloratu du gaur Geroa Baik proposaturik eta PSN eta Izquierda-Ezkerrarekin batera sinaturiko mozioa aho batez onartu izana, honen bitartez Hezkuntza Departamentua premiatuz ospitalizazio egoeran edo etxeko zaintza egoeran dauden ikasleen laguntzarako programa sendotu dadin, programa horren 3-6 etapa barne hartuz ere programa horretan, zerbitzu hau 3 eta 6 urte bitarteko haur gaixoei ematea bermatuz.

    “Aurkeztutako mozioarekin, egoera honetan zeuden pertsonen salaketarekin ezagutu genuen bidegabekeria bat zuzendu nahi genuen, horiei ez baitzitzaizkien gainontzekoei aitortzen zaizkien eskubide berberak”, azaldu du María Solana parlamentariak, eta ziurtatu duenez “ez genuen bidezkotzat jotzen gaixo egoteagatik haurren eskolaratzeko eskubidea eta arreta pedagogikoa ospitalean edo etxean edukitzeko eskubidea ez aitortzea”.

    Geroa Baiko parlamentariak azpimarratu duenez, “orain arte egin izan dugun moduan, 0 eta 6 urte bitarteko etapa hezkuntza-etapa bat dela defendatzen jarraituko dugu, funtsezkoa baita pertsonen garapenerako eta marko honetan kokatu behar dira gaur onartutakoa bezalako ekimenak”.

    Bestalde, Solanak azaldu duenez “onartutako mozioak beste puntu bat du barne, Hezkuntza Itunean jasotzen denaren arabera, Nafarroako Gobernuak etxeko arretan ari den irakaslegoa Hezkuntza Departamentuko irakasleen bitartez bereganatzearen bideragarritasunari buruzko estudioa amaitu dezan”. “Garrantzitsua da zerbitzu publikorik hoberena eta kalitate gorena bermatzea, bai haurrentzako bai eta irakasleentzako ere”, amaitu du Geroa Baiko parlamentariak.

    Izena eman gure buletina jasotzeko