Geroa Baik Pablo Azcona eta Blanca Regúlez izendatu ditu ikerketa batzordeko ordezkari
Azken lau legealdietan burututako obra publikoen lizitazio eta esleipenak analizatzeko Nafarroako Parlamentuak eratu duen Ikerketa Batzordean Geroa Baik Pablo Azcona eta Blanca Regúlez izendatu ditu bertako ordezkari moduan. Batzordea ostegun honetan eratuko da, uztailak 3, eta bere lan plana datorren abuztuaren 5ean onartzea aurreikusten da.
Koalizioak azpimarratu duenez “zorroztasun eta gardentasun premisapean lan egiteko konpromiso tinkoarekin” doa batzorde honetara, “funtsezkoak baitira printzipio hauek herritarrek erakunde publikoengan duten konfiantza sendotzeko”.
“Gardentasuna eta kontrol demokratikoa gure ekintza politikoaren ardatz nagusiak dira”, dio Geroa Baik. “Batzorde hau beharrezkoa den tresna da esleipen prozesuengan edozein zalantza izpi argitzeko eta legezkotasun, berdintasun eta administraritza egokiaren printzipioak jarraitu direla bermatzeko”, azpimarratu du koalizioak.
Izendapen hauekin Geroa Baik “politika publiko zintzo eta kontu ematearekin konprometitu baten aldeko bere apustua berresten du, bai eta erakundeen kontrolatzeko mekanismoen etengabeko hobetzearekin ere”.