Geroa Baik Pablo Ezkurra aurkeztuko du Lizarrako Alkatetzarako hautagai moduan Uxue Barkosekin egingo den ekitaldi batean
Geroa Baik Pablo Ezkurraren hautagaitza aurkeztuko du ostiral honetan Lizarrako Alkatetzarako Lizarreria Polikiroldegiaren Erabilera Anitzeko Aretoan 19:30etan egingo den ekitaldi ireki batean, bertan Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko Lehendakariak hitza hartuko duelarik.
Pablo Ezkurra, 27 urte eta Lizarran jaioa, Zientzia Politikoan eta Kudeaketa Publikoan graduduna da (Nazioarteko Politika eta Ekonomia eta Administraritza Publikoaren Kudeaketa espezialitateetan), eta gaur egun Zuzenbide Gradu ikasketak egiten ari ditu UNEDen. Euskalduna da eta ingelera eta alemaniera ere hitz egiten ditu.
Ezkurra Geroa Baiko zinegotzia izan da Lizarrako Udalean azken legegintzaldian, Ogasun alorraren kudeaketaren arduradun moduan erronka handiei aurre eginez, hala nola lau aurrekontuen onarpena eta Oncineda kasuaren kostuak arintzeko neurrien hartzea, kontuen onbideratzea lortuz eta Lizarrako hiriari finantza egonkortasuna eta ahalmena emanez.