Itzuli

Geroa Baik pentsio duinak eskatzeko larunbateko manifestaldiarekin bat egin du

Geroa Baik pentsio duinak eskatzeko eta pentsio sistema publikoa defendatzeko datorren larunbatean deitu diren protestekin bat egin du. Koalizioaren iritziz “pentsioak Ongizate Estatuaren gako bat dira babes sozialaren funtsezko zutoin direlako eta aberastasunaren birbanaketaren tresna bilakatu behar dira, hala ez badira”.

Geroa Baik azpimarratu duenez pentsioen sistema publikoaren mantentzearen eta zenbatekoak nahikoak izatearen bermea “ezinbestekoa eta ukaezina da”, eta ziurtatu du “PPk eta eskuinak orokorrean burutzen ari dituzten politika neoliberalak planteamendu honen aurkakoak” direla. “Politika hauen ondorioz 2017 amaieran pentsioen fondoa ia hutsik dago”, azpimarratu du

Koalizioaren aburuz “PPren gobernuak planteatzen duen %0,25ko ‘igoera’ iruzurra da, pentsioak azken bost urteak egon baitira izozturik, pentsionisten eroste ahalmena urrituz”. “Sistemaren jasangarritasun eza teoriko bat defendatu nahi da baina ez da horrela. Pentsio publiko duinik nahi ez dutenek arazo demografikoak eta beste motakoak argudiatzen dituzte, sistema mantentzeko haien borondate eza bakarrik frogatuz horrekin”, azpimarratu du.

“PPk bultzatutako politiken aurrean, pentsio plan pribatuen sustapena helburu dutenak alegia, Geroa Baitik uste dugu pentsio sistema mantentzeko politika sozialagoan lehenetsi behar direla eta lehenetsi daitezkeela, hala nola kotizazioen saia deuseztatu (bereziki soldata handienetan), kalitatezko enpleguaren sustapena eta, noski, zerga politika zuzenagoak eta progresiboagoak”, zerrendatu du koalizioak.

Zentzu honetan, Geroa Baik gogorarazi du “Nafarroako Gobernua ildo honetan lanean ari dela eta alarguntasun zein Lanbide arteko Gutxieneko Soldata baino txikiagoak diren pentsioak osatzeko aurrekontua handitu dela, 2017ko 3 milioietatik 2018ko 23,5 milioietaraino, 22.000 pentsiodunen mesedetan egingo duen neurri batekin”. “Nafarroako Gobernuak pentsio txikienak dituzten pertsonen diru sarrerak berdindu ditu, bere beharra izan ez arren, pentsio publikoen arduraduna Madrilgo Gobernua baita”, gaineratu du.

Azkenik, Geroa Baik herritarrak animatu nahi ditu protesta manifestaldietara joan daitezen eta bere babesa eman die pentsiodunei “oso zuzena eta oso justifikaturik dagoen borroka baita”.

Izena eman gure buletina jasotzeko