Itzuli

Geroa Baik pertsona migrante eta errefuxiatuen aldeko manifestaldiarekin bat egin du eta hiritarrak bertan parte hartzera animatu ditu

Geroa Baik bihar 12:00etan Gaztelu Plazan ‘Migrantes y refugiadas ongi etorri’ lelopean egingo den manifestaldiarekin bat egin du, eta nafar hiritarrak ekitaldira joatera animatu ditu eta harrera politika barneratzaileak defenda ditzaten.

Migrantearen Munduko Eguna dela eta, Geroa Baik Europako erakundeei eskatu die pertsona errefuxiatu eta migranteei pasabide segurua bermatu diezaieten, bai eta Europar Batasunera iristen diren pertsona guzti hauen giza eskubideak defenda ditzaten.

Halaber, pertsona hauei harrera egin ahal izateko Europako gobernuek eta Rajoyren Gobernuak hartutako neurri eskasak kritikatu ditu koalizioak, bai eta eskatu neurri “premiazkoak eta zehatzak” martxan jar daitezen haien jatorrizko herrialdeak abandonatu dituzten pertsonek pairatzen ari duten egoera dramatikoari heltzeko.

Azkenik, Geroa Baik bere babesa agertu die pertsona migrante eta errefuxiatuei eta biharko deitu den manifestaldian parte hartzera animatu ditu hiritarrak, haien jatorrizko herrialdeak abandonatu behar izan dituzten pertsonekin Nafarroaren elkartasuna agertzeko bai eta Europar Batasunari erantzukizuna eskatzeko. 

Izena eman gure buletina jasotzeko