Itzuli

Geroa Baik Piriniorako inbertsioak bultzatu ditu Nafarroako Aurrekontu Orokorrei egindako zuzenketen bitartez

Koalizioak gainera Foru Komunitateko aurre-Pirinio eskualdean ekintzak egiteko partidak bideratu ditu ere

    Geroa Baik Piriniorako inbertsio eta proiektu ezberdinak bultzatu ditu 2025 urteko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei egindako zuzenketen bitartez, modu honetan lurraldea egituratzeko eta Nafarroako herritarren beharrizanei erantzuteko koalizioak egindako apustua finkatuz, herritar horien bizitokia edozein izanik ere. 
    Koalizioak gainera Foru Komunitateko aurre-Pirinio eskualdean ekintzak burutzeko partidak bideratu ditu ere, Artzibarren, Esteribarren eta Aibarren proiektuak sustatuz. 
    Jaurrietan 20.000 euro bideratuko dira deskaltzifikazio sistemarako: udalerriko edateko uraren gogortasunak kalteak eragiten ditu instalazioetan eta kontsumitzen den urari kalitatea kentzen dio. Deskaltzifikazio sistema horren instalazioari esker, soberan dagoen karea kenduko da etxebizitza partikularretara iristen den edateko urean, horrela instalazioetan kalteak ekidinez eta gizakiek edateko uraren kalitatea hobetuz. Bestalde, 10.000 eurorekin udaleko puntu ezberdinetan esertzeko bankuak jarriko dira, adineko pertsonen irisgarritasuna eta erosotasuna hobetuz. 
    Auritzen Geroa Baik eta EH Bilduk elkarrekin aurkeztutako 70.000 euroko zuzenketa bati esker, udal eskolen eta maisuen etxebizitza zaharrak eraberritu eta teilatuak zaharberrituko dira. 
    Garraldan udalerriko pilotalekua trinkete bihurtzeko lanak burutu dira. Geroa Baik bultzaturiko 40.000 euroko zuzenketa bati esker, bertara iristeko bide berri bat eta bere espaloiak egokitzeko azken lanak burutzea ahalbidetuko da. Era berean, kalteturik dagoen sabai-leihoa aldatuko da, paretak birmargotuko dira eta instalazioetan egiteke dauden beste hobekuntza batzuk burutuko dira ere. 
    Otsagabian 200.000 euroko zuzenketa bat aurkeztu du koalizioak EH Bildurekin batera, udalerriko adinekoen egoitzako galdara gela berritzeko, egungo galdara biomasazko beste batekin ordezkatuz. Galdara honek Otsagabiko eskualdeko Eskolari eta Zaraitzu Ibar egoitzari ematen die zerbitzua.
    AURRE-PIRINIO ESKUALDEAN EKINTZAK
    Esteribarren Geroa Baik 40.000 euroko zuzenketa bat bultzatu du Olloki-Esteribar Kultura Etxea handitzeko. Zentro hau bailarako bizitza kultural eta sozialerako funtsezko zutabe bilakatu da. Populazioak etengabe gora egin duenez, presio nabarmena jasan dute instalazioek, puntu kritiko bateraino iritsiz eta espazio honen handitzea nahitaezko eginez. Zuzenketa honi esker areto berriak irekitzea ahalbidetuko da, bailarako jubilatu eta gazteen jardueretarako edo topagunerako erabiltzeko. 
    Bestalde, 55.000 euro batzen dituzten zuzenketa ugarirekin, Esteribarreko udalak Eugiko kontzejuarekin eta Zubirikoarekin hitzarmenak egin ahal izatea mesedetuko da, Kintondare bezalako proiektuen bitartez mugaz gaindiko lankidetza sustatuz horrela. 
    Artzibarren  8.800 euroko partida batekin, Urroni ibai gainean dagoen Urdirozeko zubi historikoa berreskuratzeko lanen zuzendaritza eta lanen kostua bera ere ordainduko dira. 
    42.000 euroko zuzenketa batekin, Cederna-Garaluren euskararen promoziorako eragile funtzioak jardungo dituen pertsona bat kontratatzea finantzatuko da. Gainera, hizkuntza honen promoziorako jarduerak finantzatzeko diru kopuru txiki bat aurreikusten da ere. 
    Aibaren, Geroa Bai eta EH Bildurekin batera aurkeztu den 65.000 euroko zuzenketa batekin, haur eskolako instalazioak hobetuko dira. 
    Zuzenketa hauekin Geroa Baik aurreko urteetan hasitako bideari jarraitasuna ematen dio, lurraldetik eta udal esparrutik gertuko lanari Nafarroako kontuetan oihartzuna emanez eta Aurrekontuetan parte hartzeko beste modu bat badagoela frogatuz, hamarkadetan zehar Nafarroako Kontu Orokorretatik kanpo egon diren udal askorentzako inbertsioak mesedetu baititu.

    Izena eman gure buletina jasotzeko