Itzuli

Geroa Baik Podemos eta I-Eri “ardura politikoa” eskatu die Nafarroako Polizien Legearekin

Koldo Martínezen arabera, legea onartzen ez bada Foruzaingoak bere zerbitzuetako batzuk Guardia Zibilari eta Polizia Nazionala pasa beharko dizkio

Koldo Martínez Geroa Baiko parlamentu taldeko bozeramaileak “ardura politikoko jarduna” eskatu die Podemos eta Izquierda-Ezkerra alderdiei Nafarroako Polizien Lege proiektuarekin eta ohartarazi du iragarri diren osotasuneko zuzenketaren bat aurkezten baldin bada, zenbait zerbitzu “ezin izango direla egin” eta Guardia Zibilari eta Polizia Nazioanalari pasa beharko direla.

Asteazken honetan Geroa Bairen egoitzan egindako prentsaurrekoan, Martínezek azpimarratu du “lege proiektu honi osotasuneko zuzenketa bat onartzea eta Foruzaingoaren esklusibitate eredua defendatzea kontraesana dela” eta Podemos eta I-E alderdiei eskatu die “nahi dugun Forunzaingoarekin koherente” izan daitezen.

“Alderdi batzuen politikak sindikatu batzuetako buruzagien erabakien menpe egotea ezin da izan”, azpimarratu du.

Martínezek ohartarazi du lege proiektuari aurkeztuko zaizkion osotasunerako zuzenketetako baten onarpenak “ondorio ezin okerragoak” izango dituela eta, nabarmendu du, 15/2015 legera itzultzea ekarriko lukeela. Lege horrek Geroa Bairen abstentzioa izan zuen, gogorarazi du, eta Foruzaingoan “jardunaldi espezifikoak behar dituzten zenbait unitate espezializatu dagoela ez du aitortzen”.

Koalizioko bozeramaileak azpimarratu du Nafarroako Polizien lege proiektua onartzen ez bada, Foruzaingoak “ezin izango dituela zenbait lan egin”. Horrela, ziurtatu du Foruzaingoak “ezin izango duela egile ezezagunek egindako delituetan parte hartu”, “genero indarkeria kasuei erantzuna eman”, ez eta “toki erakundeek geroz eta gehiago eskatzen duten beharrari erantzuna eman”. Era berean, jarraitu du, “zerga iruzurra jarraitzeko, Etxebizitza Babestuen egokitzapena analizatzeko eta Errenta Bermatuaren irizpide batzuetan iruzurra ikertzeko zailtasun handiak edukiko lituzkete”.

Era berean, esan duenez “Foruzaingoaren interbentzio zenbait unitatek bere jarduera burutzeko arazo larria edukiko lituzkete”, hala nola “kirol ekitaldietan, pertsona kopuru handia elkartzen diren ekitaldietan edota manifestaldien babesean”.

“Lan guzti hauek ezingo lirateke burutu eta horietako batzuk Guardia Zibilari eta Polizia Nazionalari pasa beharko lirateke, noiz eta Nafarroako herritarrek Foruzaingoarentzako esklusibitate eredu bat nahi duela badakigun une honetan”, nabarmendu du Martínezek, “kontraesana” dela iritziz osotasunerako zuzenketa bat onartzea eta “Foruzaingoaren esklusibitate eredua defendatzea”.

GOBERNUAREN PROPOSAMENA DEFENDATZEN DU

Beste maila batean, Koldo Martínezek esan du 15/2015 legeak “proba fisikoak lan jardunaldiaren truke aldatzeko aukera ematen duela”, gaur egun “plantillaren %85ak hartzen duen aukera”. Modu honetan, ziurtatu du, Nafarroako Gobernuaren proposamenarekin “135.000 lan ordu berreskuratuko lirateke, hau da, oraintxe bertan lanean egoteko prest egongo liratekeen ehun polizia formatu, prestatu eta ekipatu”, modu honetan “orain Foruzaingoak esklusibitatean jarduteko aukera izango lituzke Trafiko eta Ingurumen konpetentziak”.

Bestalde, Geroa Baiko parlamentuko eledunak azpimarratu du ostegun honetako Parlamentuko osoko bilkuran, laukoak mozio bat aurkeztu duela foru Exekutiboa premiatzeko espetxe alorrean konpetentzia transferentzia lor dezan. “Lau indarretako baten batek osotasuneko zuzenketa bat aurkezten edo alde bozkatzen badu, osteguneko osoko bilkura defendatuko dugunak ez du ezertarako balioko”, esan du.

UDALTZAINGOAK

Bere aldetik, Itziar Gómez Iruñeko Udalean Geroa Baiko zinegotziak nabarmendu du Polizien Lege proiektua onartzen ez bada, “ezin izango direla zenbait zerbitzu eman” eta “tokiko polizien erregulazio eskasa izaten jarraituko dugula”.

Gómezek Barne kontseilaritzak alkateekin eta tokiko polizien buruzagiekin egindako lan taldeak landutako txostena aipatu du, bertan ziurtatzen baita egungo 15/2015 legeak “zailtasun handiak dakartzala” eta aldaketa sorta bat proposatzen zuen. Proposamen horiek, azpimarratu duenez, tokiko polizien, Nafarroako Polizien Kontseiluaren eta Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioaren arteko koordinazio batzordean “landu eta adostu dira”; eta foru Exekutiboak proposaturiko testuan sartu dira.

“Lege proiektu hau Gobernuari itzultzen bazaio, udalengan izango duen eragina negatiboa izango da eta udal dirukutxerarako kostu handikoa gainera, bai eta zerbitzurako eta hiritar guztientzako kaltegarria”, ziurtatu du.

“Lege mailara goratutako hitzarmen kolektibo bat dela uste dugun honek ezin du polizia integral baten aldarrikapena ahaztu ez eta udal ezberdinetako tokiko polizien eta Nafarroakoen benetako beharrizanak ahaztu ere”, aldarrikatu du. “Ezin litekeena da Gobernu honekin eta Nafarroarekin ardura dutenek gertakizun hauek Gobernuaren eta sindikatuen arteko ustezko liskar batean kokatzea”, gaineratu du.

“Eskubide sindikalen defentsak, beti zilegia, ezin du komunitate honetako interes orokorraren aurkakoa izan”, amaitu du. 

Vía Europa Press.

Izena eman gure buletina jasotzeko